Kaleek bizia galdu duten hilabete hauetan, egoera performatibo batean murgildu gara; pantailek, altzariek, hormek edota errutinek (sukaladatu, erosketak egin, deskantsatu, ingurukoak zaindu...) gure korporeotasunari eragin diote.
Bizitako errealitate hau abiapuntu gisa hartu eta zenbait ekintza performatibo sortuko ditugu lantegi honetan, gure etxeak eta sare bidezko konexioak ematen diguten aukera bitxiak baliatuz.
Asmoa da jolas eta ariketen bidez proposamen performatibo bat ehuntzen joatea eta lantegiaren amaieran aktibatzea, lau egunetan ikasitakoa ospatzeko eta ixteko.
Proposatzen diren praktikak eta ariketak etengabeko harremanean eta elkarreraginean egongo dira honako kontzeptu hauekin:
Gorputza. Testuinguru horiek nigan sortzen duten berezitasun eta intimitatea
Ekintza. Gure etxea osatzen duten txokoetan egiten ditugun ekintzak
Testuingurua. Etxea eta haren antolamendu bitxia
Iragankortasuna. Lau egunez (abuztuak 11, 12, 13, 14), eta 10:30-13:30 bitartean
Beharrak:
*Ordenagailu eramangarria
*Internet-konexioa -- Wifia
Performancearen praktika egunerokotasunaren ikuspegitik landuko dugu.