Blanca Martínez Gómez , kazetaria, ikertzailea eta estetika eta objektu digitalei buruzko irakaslea da. El País, El Confidencial edo Tentaciones-en moduko medioetan argitaratu du bere lana El Bloque ikusentzunezko kolektiboarekin batera Making Flush liburua idatzi eta editatu du. 2014tik gaur arte, VISUAL404 antropologia digitaleko eta genero ikuspegia duten irudien kritika aldizkariare ko-zaintzaile da. Gaur egun, hainbat kolektibotako kide da, hala nola El Bloque Media, musikari lotutako ikusentzunezko formatu ludifikatzea helburu duen kolektiboarena edo Ontologias Feministas, birtualtasunean eta tresna feministetan espezializatua den taldekoa. Azken urteotan lantegiak, hitzaldiak eta proiektua ezberdinak egin ditu hainbat zinemaldi eta kultur gunetan, hala nola Rizoma, L 'Alternativa, Granadako Errealizadoreen Jaialdia, Alcine edo Hangar, La Casa Encendida, Fabra i Coats, Matadero, La Neomudejar Museoa, Madrilgo Erkidegoko Gazte Artearen Aretoa, ETSAM, Kirchner Kultur Zentroa, Cuartel de Artillería, Etopia, Taxatona eta Etopia.
Eugenio Cortés Chamizo musikari eta antropologoak, gaur egun laborategiko etnografiaren arloan egiten duen doktorego ikerketarekin uztartzen du bere irakaskuntza lana, animalien etologiari buruzko gaietan. Musikaren antropologia, espezieen arteko etnografia eta Zientzia eta Teknologia ikasketak (STS) lantzen ditu batik bat. Musika aldizkari eta webguneetan testuak argitaratu ditu, soinuaren inguruko hausnarketa eginez. Haurtzaroko musikaren inguruko desberdintasunaren aurkako ekimenak (Música Viva) eta formazio eta gogoeta musikalerako plataformak (SerSonoro, adibidez) sortu eta horietan parte hartu du.