Infinitua, ertzik gabea, nahi duzun lekutik heldu dezakezu, erraz zureganatu dezakezu, begien bistakoa da.
Lurzoru osoa nahi nuke estali belusez, arrosa hits koloreko belusez. Ez ordea gaur egungo belusez, baizik eta gonak egiteko edo besaulkiak tapizatzeko garai batean erabiltzen zen
belusez. Bestelakoa zuen kalitatea; ehuneko iletxoak lodiagoak ziren. Iletxo bakoitza sendoagoa da eta, hala, esku-barrena gainazaletik pasatzean, iletxoen erresistentzia moduko bat sumatzen da, guztiak ados jarri eta batera jarduteko gai balira bezala.
Hasierako erresistentzia horrek amore ematen duenean nire eskuaren aurrean, iletxoen batasun eta sinergia hori bera esku-barrena mugitzen dudan norabidera lerratzen da, eskua bera bultzatuz bezala.
Nire amari eta Pacori eskaintzen dizkiet pieza hau.
Beatriz Setién
Ekoizpena edota laguntza: AZALA, EREMUAK, Ernest Lluch Kultur Etxea, Théatre de L'L, Le Vivat, Scène Conventionée Armentières
Beatriz Setién: "Infinitua, ertzik gabea, nahi duzun lekutik heldu dezakezu, erraz zureganatu dezakezu, begien bistakoa da".