Imagen
Imagen
Descripcion

Bilbo, 1971. Zuzendaria, zinema-ekoizlea, idazlea, ilustratzailea eta istoriotxo-egilea  da. Bere bizitza eta mirariak "2000 Maniacos", "Subterfuge" edo "Quatermass" fanzineetan hasi zituen, maiz defendatzen duen ikasketa erraldoia izan zelarik. 90. hamarkadaren erdialdetik El Correo eta Grupo Vocentoko beste hainbat argitalpenetan kazetari espezializatu bezala laguntzen du astero. Publikazio desberdinetan zutabe eta erreportaiak ere sinatu ditu. Bideo-klipak, iragarkiak, laburmetraiak eta telebista saioak zuzendu ditu. Kultur kudeatzaile bezala aholkularitza eta koordinazio lanak burutu ditu zinema eta komikiaren inguruko ekitaldietan (gaur egun GRAF, Tracking Bilbao, Getxoko Komiki Azoka...). Istoriotxoen eremuan, erreferentzi ugari argitaratu ditu, halanola zinema teoriako  liburuak. Zinema eta komikigintza eskolak ematen ditu unibertsitatean eta ekitaldietan.

Arsénico P.C. eta Sayaka Producciones-en kide sortzailea da  Nacho Vigalondo, Koldo Serra, Borja Cobeaga eta Nahikari Ipiñarekin batera. 2014ean, jaialdi askotan parte hartu duen Neuroworld filma zuzendu, ekoiztu eta idazten du, M. A. Martínen iruditerian oinarritua. Egun, Bi FMko La Hora Caníbal irratsaioa ere gidatzen du, beste lanen artean.
Cargo - Nota descriptiva
Zuzendaria, idazlea eta ilustratzailea
Tipo
Artistas y Creadores