Born in flames, Lizzie Borden, AEB, 1983, 85', JBAES, 35mm
"Zientzia-fikzio afrofuturista eta feminista", Sophie Mayer zinema kritikari eta teorialariaren hitzetan. Eta gizarte patriarkalaeren aurkako aringarririk gabeko erasoa, borroka armaturako dei femeninoa ere barne hartzen duena . Pseudo-dokumental gisa, filmak matxinada feminista proposatzen du sozialdemokraziaren kontra, bere berdintasuna eta aurrerabidea promesa baztertzaileak baitira gutxiengoentzat eta emakumeentzat.
Born in Flames kultu film horietako bat da, mito estatusa duena : lau urtetan zehar filmatua, 40.000$-eko aurrekontuarekin, taldean dozena erdi argazki-zuzendarirekin, eta Lizzie-ren kamera aurretik denbora horretan guztian zehar pasatzen joan ziren aktore ez profesionalekin. Emaitza, lan bakarra da, ikonikoa, gaurkotasunik galdu ez duena.
Lizzie Borden zuzendariaren 'Born in flames' kultuko filma 35 mm-tan berritu eta berrinprimatua.