Erakusketa sarreran bisitariek utzitako eta jositako objektuak pilatu eta errituaren egunean parte-hartzaileek dakartzaten beste elementuekin (material organikozkoak) su bat egingo da. Erritual baten irudikapena izango den honetan, irudiz eta landarez baliatuta suaren gainean mundua sukaldatzen hasiko dira eltze batean. Parte hartzaile guztien artean dominazioaren inguruko elkarrizketak eta sorginkeriak egingo dira.
Taldean, boterea kontrol gisa hautematearen irudipena lehengoratzeko erritu bat egingo dugu.
Cale, cale, cale! Caale!!! erakusketaren sarreran dagoen zaku-ohial zatian lehengoratzea nahiko zenukeen, eta botere eta dominazio istorio pertsonal edo sozialei erreferentzia egiten dieten objektu (ahal dela organikoak), material zati edo elementu sinbolikoak jostera gonbidatzen zaitugu.
Parte hartu nahi izanez gero, izena eman eta urtarrilaren 26an, 17:00etan, 1 erakusketa aretoko sarreran elkartuko gara.
Performance-erritua.