Multimedia
Imagen
Información
Texto Apartado

18:00
Braguino, Clément Cogitore, Frantzia, 2017, 49’          

Ezerezaren erdian, urruti, zibilizaziotik oso urruti, ezer ez dagoela dirudien leku horretan, bizitza bada. Pelikula dokumental hau FID Marseille jaialdiko nazioarteko lehiaketan errebelazio handienetakoa izan zen eta epaimahaiaren aipamen berezia jaso zuen.

Siberiako Taigako leku urrun batean bizi diren bi familiaren erretratua eta topaketa, ikuslearentzat bakanak diren esperientzia horietako bat. Zinema bere burua berrasmatzen ariko balitz bezala, eta pelikula honek galduta edo ahaztuta geneuzkan irudi, keinu eta begiradak lehen aldiz erakutsiko balizkigu bezala. Primitiboa dena, arbasoena, jatorrizkoa eta egiazkoa Cogitorek filmatu duenaren antzekoa izan behar du, gertuen dagoen herritik 700 km-ra. Leku horretan ez dago errepiderik eta iristeko modu bakarra Lenissei ibaia nabigatzea da eta ondoren, helikopteroa hartzea. Braguine eta Kiline familiak burujabeak dira eta euren arau eta printzipioen arabera bizi dira. Baina leku honetan ere badira gatazkak: bi senidek ez diote elkarri hitzik egiten. Beldurra, askatasuna, haurtzaroa, arauak, arauen imitazioa, gaua, basapiztiak, basoaren handitasunak sortzen duen poza… Urteko filmetako bat da emaitza, orain dela milaka urte, ezagutzen dugun guztiaren iturburua izan zen gatazkaren istorio zahar eta krudela.

 

21:00
Ni le ciel, ni la terre, Clément Cogitore, Frantzia, 2015, 100’               

Clément Cogitore (Colmar, 1983) zinemagile eta artista frantsesak lehen film luzea Canneseko Kritika Astean aurkeztu zuen, 2015 urtean. Henri Langlois Saria eta Lehen luzemetrai onenaren Kritika Saria jaso zituen, egungo zinemagile handienen pareko bilakatuz.

Afganistanen, 2014 urtea. Tropak erretiratzear daude, baina Antarès Bonassieu kapitaina eta bere eskuadroiak betebehar bat dute: Pakistaneko mugaldeko Wakhan aranean zelatan gelditu behar dira. Antarès eta bere gizonen jarrera ausarta den arren, gutxinaka egoeraren kontrola galduko dute. Gau ilun batean, soldaduak desagertzen hasiko dira, azalpenik gabe.

 
Descripción Corta

Clément Cogitore (Colmar, 1983) zinemagile eta artista frantsesak lehen film luzea Canneseko Kritika Astean aurkeztu zuen, 2015 urtean. Henri Langlois Saria eta Lehen luzemetrai onenaren Kritika Saria jaso zituen, egungo zinemagile handienen pareko bilakatuz.

Tipo de actividad
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2017
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
Subtitulo
Clèment Cogitore-ri eskainitako 2X1 saioa
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si