Pertenece a Agenda Agrupación
Multimedia
Imagen
Imagen
Información
Texto Apartado

 

CINEMATECA BRASILEIRA — Artxibo bat larrialdian

Benetan posible eta desiragarria al da gure iragana, gure memoria, gure begiradak amaigabe bihurtzen dituen irudi eta dokumentuen multzo hori ezabatzea? Zer esan nahi du gordetako obrak eta Cinemateca Brasileira bera zinemaren historiatik desagerrarazteak jakinik ukatu ezinezko aitortza lortu duela Brasilen eta munduan? Brasilgo estatuaren abandonuak eramango al du film, dokumentu, liburu eta beste hainbat obra idatzitan aztertutako zinema hizkerari eginiko ekarpen garrantzitsuak baliogabetzera, munduko artxibo garrantzitsuenetako batean berrituta hilezkortutako beste film batzuen jatorria izanik? Zergatik ari gara galdera horiek egiten 2020 betean?

Cinemateca Brasileira 1940an sortu zen eta gure memoria gordetzen du. Eraikin horietan daude gordeta XX. mendearen hasieratik gaur egun arteko erregistro amateur eta etxekoak. Erregistro horiek, agian, ezin izango ditugu inoiz ikusi edo ezin izango dugu inoiz horiei buruz idatzi. Halaber, han dago Estado Novoren Prentsa eta Propaganda Saileko —DIP— artxibo osoa; herrialdean abian jarri zen lehen telebista katearen (TV Tupi) bildumaren zati handi bat; Canal 100 katearen irudi eta material guztiak, herrialdeko kirol ekitaldi garrantzitsuen, nagusiki futbolekoen, zinema dokumentalak egin zituenarenak; Brasilgo ikus-entzunezko ekoizpen garaikidearen zati handi bat; baita Cinema Novoren funtsezko artxiboak ere, hala nola Glauber Rocha artxiboa eta Paulo Emílio Salles Gomes artxiboa. Eraikin horietan daude bizitza zatiak eta denbora piezak. Urrunetik interpelatzen gaituzten 250 mila film bobina eta ia-ia 1 milioi dokumentu dira. Cinemateca erakundearen nukleo eta sektore guztiak, jarduera eta programa guztiak, langile guztiak aipatzen ditugu hemen, horiek gabe ez baita memoria gordetzen.

 

LIMITE, Mário Peixotoren film bat (Brasil, 1931)

Mário Peixotok amaitutako film bakarra da Limite, eta Brasilgo zinemaren historiako lanik garrantzitsuenetakotzat jotzen da. Izugarri berritzailea izan zen bere garairako. Zinema sobietarretik, espresionismo alemaniarretik eta Griffithen zinema klasikotik hartzen du inspirazioa zuzenean,  zinema arte gisa agertuz. Gaur egun, ia denek onartzen duten haren garrantzia; izan ere, berrikuntza ekarri zuen hizkeraren arloan, erritmo motela, Brasilgo paisaiaren planoak eta kamera lan iraultzailea zituelako. Hain zuzen, fotograma estatikoak mugimendu oso bizkorrekin txandakatzen ditu, musika klasikoaz lagunduta.

1988an, Cinemateca Brasileira erakundeak sustatutako estatu mailako inkesta batean, Brasilgo zinema kritikari garrantzitsuenek garai guztietako brasildar film onenaren gisa aukeratu zuten Limite. Halaber, UNESCO erakundearen Latinoamerika eta Kariberako "Munduaren Memoria" Programaren Batzordeak aitortza egin dio.

 

Sinopsia

Gai bat, egoera bat eta hiru istorio. Gaia, gizakiak infinituarekiko duen grina, haren aldarria eta porrota. Egoera, ozeanoan galdutako ontzi bat hiru naufragorekin, gizon bat eta bi emakume. Hiru istorioak pertsonaiek elkarri kontatzen dizkiotenak dira. Egoeran, hiru istorioak garatzen dituen gaiak itxura hartzen du. Tragedia kosmikoa ontzian gertatzen da, non istorioek bat egiten duten. Naufragoak lur jota daude, arraun egiteari utzi diote eta badirudi patura etsita daudela.

 

Cinemateca Brasileira eta The Film Foundation | World Cinema Project erakundeek berritua, hauen laguntzarekin: Arquivo Mario Peixoto, Saulo Pereira de Mello eta Walter Salles. Eskaneatzea Cinemateca Brasileira erakundeak egin zuen, eta 2012an, Cineteca di Bologna erakundeak, bere L'Immagine Ritrovata laborategiaren bitartez, filmaren berritze lanak amaitu zituen.

  • Berritze funtsen hornitzaileak: Armani, Cartier, Qatar Airways eta Qatar Museum  Authority.

 

Mário Peixoto

Mário Breves Peixoto 1908ko martxoaren 25ean jaio zen. Bere garaiko artista brasildar ugarik bezala, Peixotok Europako mugimendu artistikoen eragin handia izan zuen. 19 urterekin, emankizunekiko interesa piztu zitzaion, Britainia Handian ikasten ari zela. Peixotorentzat denbora-pasa bat zenak zinema eta teknika formal estilizatuenak sakonki balioestera bultzatu zuen. Peixoto bereziki hunkituta geratu zen errusiarren muntaketarekin eta alemaniarren espresionismoarekin, eta, zehazki, zuzendari hauen lana miresten zuen: Fritz Lang, Georg Wilhelm Pabst, F. W. Murnau, Ernst Lubitsch, Sergei Eisenstein eta Vsevolod Pudovkin. Ez alferrik, bere film bakarra, Limite (1931), Brasilgo diktadura militarreko poliziak atzeman zuen 1966an, Vsevolod Pudovkin-en La madre (1926) eta Sergei Eisenstein-en Acorazado Potemkin (1925) lanekin batera.

Britainia Handian ikasketak amaitu ondoren, Rio de Janeirora itzuli zen, eta han, Peixoto gero eta gehiago sartu zen loratzen ari zen tokiko eszena artistikoan. Rio de Janeiroko paisaia kulturalean murgiltzean, Edgar Brasil kamerari eta argazki zuzendariaren eta Adhemar Gonzaga zuzendariaren lagun egin zen, eta Barro Humano (1927) lanaren filmaketan parte hartu zuen. Peixoto, halaber, Octávio de Farias kritikari eta idazlearen lagun egin zen. Farias Chaplin Club taldeko kidea zen. Zinemazaleen talde hori 1928an sortu zen eta The Fan izeneko eragin handiko aldizkari bat argitaratu zuen 1930era arte. Aldizkarian, zinema mutuaren estetikari buruzko eztabaidak lantzen ziren.

Peixotok uste zuen Brasilen filmen eskuragarritasuna mugatzailea zela, eta Europara itzuli zen hurrengo urtean, Brasilen ikus ezin zitezkeen filmak ikusteko asmoz. Limite lanerako inspirazioa 1929ko abuztuan, Europara egin zuen bigarren bidaian, aurkitu zuen André Kertesz-en argazki batetik etorri zitzaion. Irudia Vu aldizkarian argitaratu zen berez. Frantziako aldizkari hori argazkilaritzari buruzkoa zen, eta argazkiak eskuburdinak zeramatzan gizon batek besarkatutako emakume bat erakusten zuen. Peixotok Limite lanerako tratamendu bat idatzi zuen, Kerteszen argazkiaren ezinegonean oinarrituta, eta irudia birsortu zuen bere filmaren hasierako eta amaierako sekuentzietarako.

Brasilera itzuli ondoren, Peixotok Adhemar Gonzaga eta Humberto Mauro zuzendariei aurkeztu zien tratamendua, baina biek gomendatu zioten Peixotori filma berak filmatu zezala. Aurre-ekoizpena hurrengo urtean hasi zen eta 1931ko maiatzaren 17an estreinatu zen Limite, Rio de Janeiroko Capitolio zinemetan.

 

Descripción Corta

Hondorapen bat eta gero, gizon bat eta bi emakume txalupa batean jitoan doaz erreskatatuak izateko itxaropenik gabe. 

Tipo de actividad
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Lugar
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Imagen Listado
Imagen
Lugar
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2020
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
Subtitulo
"Límite", Mário Peixoto, Brasil, 1931, 120'
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si