Ink/Stitch bordatu digitalak sortzeko diseinuzko tresna bat da, Inkscape-n oinarritua.
Aurretik garatu ditugun hastapen-lantegiei jarraipena emanez, tresna honek hutsetik abiatuta brodatu-laginak sortzeko dituen sormen-aukerak aztertuko ditugu. Brodatzera bideratutako funtsezko diseinu-funtzioak berrikusiko ditugu, eta irudiak esportatzen ikasiko dugu, brodatzeko makinara eramateko eta, horrela, lagin bat egin ahal izateko.
Ez da tresnaren hastapeneko lantegi bat, baizik eta haren erabileran eta baliabideetan aurrera egiteko aukera.
*Ordenagailu eramangarria ekartzea komeni da. Ez baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan medialab@tabakalera.eus posta elektronikoan edo 943474750 telefonoan, utziko dizugu bat.
Ink/Stitch bordatu digitalak sortzeko diseinuzko tresna bat da, Inkscape-n oinarritua.