Multimedia
Imagen
Información
Texto Apartado

Garbiñe Ortega komisarioak Bruce Baillie zinemagile estatubatuarraren 16mmko lana aurkeztuko du.

Programa honek Bruce Baillieren bizitzaren zati bat eta obra aztertzen ditu, Quijote Amerikarrarenak. Bere misioa beti funts espiritualaren bilaketa izan da; azaleratik haratago, geroz eta mundu alienatuagoaren eta nahasiagokoaren inguruan. Programa honetan, hamarkadetan zehar bere lagun maiteenak izan ziren Stan Brakhagekin eta Chick Strandekin mantendu zituen korrespondentziako gutunak irakurriko dira.

 

LEHENBIZIKO PARTEA: EZ DEZAGUN ARTEA HORREN SERIO HARTU, CANYON CINEMAKO KOMUNITATEA

 

Programa honetan erakusten dira Canyon Cinema komunitatekoak diren eta haren espirituak eragindako zinemagileen filmetako batzuk.
Bruce Bailliek eta Chick Strandek 1961ean fundatu zuten Canyon Cinema. Hasierako helburua zuen jendea biltzea «jendearen eta gertatzen ari zenaren arteko» lotura bat finkatzeko (Baillie). Zinema esperimental, dokumental eta fikziozkoaren proiekzioak antolatzen zituzten San Franciscoko patioetan eta komunitate zentroetan. Estatu Batuetako abangoardiako zinemaren eztanda handiaren parte bat ziren, eta hala jokatzen zuten film independenteak proiektatzeko gune publikoen faltari erantzuteko. Hirurogeiko hamarkadako idealismo sozialaren eta komunen energiaren testuinguruan egiten zituzten beren filmak; horregatik, lan hauek ausardiaz besarkatzen zituzten kultur kritika eta ikusizko adierazpide zinematografiko hutsa.

The Bed, James Broughton, 1968, 20'

Angel Blue Sweet Wings, Chick Strand, 1966, 3'

Riverbody, Anne Severson, 1971, 7'

 

INTERLUDIOA: Garbiñe Ortegak Bruce Baillieren gutun batzuk irakurriko ditu.

 

 

BIGARREN PARTEA: ALL MY LIFE, BRUCE BAILLIEREN ZINEMA.

Mr Hayashi, Bruce Baillie, 1961, 3'

Mass for Dakota Sioux, Bruce Baillie, 1964, 20'

Valentin de las Sierras, Bruce Baillie, 1971, 10'

To Parsifal, Bruce Baillie, 1963, 16' All my Life, Bruce Baillie, 1966, 3'

Descripción Corta

Garbiñe Ortega komisarioak Bruce Baillieren 16mmko lana aurkeztuko du.

Tipo de actividad
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2016
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si