Cabra, marcado para morrer, Eduardo Coutinho, Brasil, 1984, 119'
Kultura Zentro Popularreko (CPC) kameralari bat ordezkatzen ari zen bitartean, Eduardo Coutinhok João Pedro Teixeira nekazarien buruzagiaren heriotza salatzeko manifestazio bat filmatu zuen 1962an. CPCko presidenteak o Rio ou Relação da Viagem que Faz o Capibaribe de Sua Nascente à Cidade do Recife liburuan oinarritutako film baten zuzendaritza eskaini zion Coutinhori, baina, idazlearekin akordiorik lortu ez zuenez, Teixeiraren bizitzan eta Brasil iparraldeko nekazari mugimenduetan oinarritzera pasatu zen proiektua. Bi urte geroago hasi zen filmatzen, baina ordura arte egindako materiala konfiskatu egin zuten, eta taldearen zati bat atxilotu egin zuten 1964ko martxoaren 31n Brasilen gertatutako Estatu Golpearen ostean.
1979an Coutinhok berriro ekin zion proiektuari, baina beste ikuspegi bat eman zion. Iraganean elkarlanean aritu ziren nekazariekin eta Teixeiraren senideekin bildu zen, eta iragan bi hamarkadetako Brasilgo diktaduraren aurrean izandako erreakzioak bildu zituen, proiektu zaharretik berreskuratu ahal izan zuen materiala ere erabiliz.
Aurkezpena: Kleber Mendonça Filho
Kultura Zentro Popularreko (CPC) kameralari bat ordezkatzen ari zen bitartean, Eduardo Coutinhok João Pedro Teixeira nekazarien buruzagiaren heriotza salatzeko manifestazio bat filmatu zuen 1962an.