Los Flamencos taldea Cantes tóxicos [Kantu toxikoak] proiektua garatzen ari da azkenaldian: 2012an eraikitako artefaktu bat da, Antonio Machadoren Juan de Mairena hark asmatutako koblak egiteko makinaren moduan, neoliberalismoak ezarritako gehiegikeriak kantatzeko, kontatzeko eta erakusteko. Arte herrikoiaren, naturalismoaren eta komunikabideen arazoekin kezkatuta, arlo estetikoaren esparrutik bereizi ohi ziren ezagutza- eta praxi-eremuekin lotzeko harremana aldarrikatzen duten esperientzia estetikoaren forma berriak aztertzen dituzte. Euren lanen ardatza aldi berean hurbilago eta askoz ere urrunago dago erreferente “errealista” tradizionaletik.
Cantes tóxicos osatzeko materialak dira Youtubeko zaborrontzi izugarritik berreskuratutako artxibo filmikoak, hedabideetatik erreskatatutako albisteak eta festako kantuen artean ahaztutako nota flamenkoak dira. Esan dezakegu Cantes tóxicos gure garaiko kontakizun hibridoak direla, collage kaleidoskopikoen modukoak, mundu poetikoaren, flamenkoko praktika performatiboaren, diskurtso kritikoaren eta ikus-entzunezko ekoizpenaren artean biraka, jendearen saminarekin eta haren gainean eraikitako agertoki sozial berria erakusteko.
Los Flamencos Niño de Elche flamenkoko kantariak, Isaías Griñolo artista bisualak eta Antonio Orihuela poetak sortutako elkarlaneko talde irekia da. Beste artista batzuk ere aritu izan dira lankidetzan bertan, hala nola Enrique Falcón eta David Pielfort poetak. Ondorengo hauetan aurkeztu da Cantes tóxicos: Sobre capital y territorio 2007-2012, CAS, Sevilla (2012); Contra Tápies, Fundació Antoni Tàpies, Bartzelona (2013); Concreta (arte aldizkaria); EACC, Castelló (2013); Gamonal en lucha, Gamonal auzoa, Burgos (2013); La noche del apagón, MACBA, Bartzelona (2014);Cítric 2016, Ateneu Popular de Nou barris, Bartzelona (2016); L’art de la Révolte, Centre Pompidou, París (2016) edo La réplica infiel, CA2M, Móstoles, Madrid (2016).
PROGRAMA
Azaroak 9
19:00 Aurkezpena: Isaías Griñolo, Antonio Orihuela - Z Aretoa (Tabakalera)
20:00 Performancea - Z Aretoa (Tabakalera)
Azaroak 10
10:00-14:00 Isaías Griñolo eta Antonio Orihuelarekin topaketa - Cristina Enea (Izen ematea: cristinaenea@donostia.org)
Isaías Griñolo, Niño de Elche eta Antonio Orihuelak osatzen duten Los Flamencos-ekin topaketa eta performancea.