Pertenece a Agenda Agrupación
Multimedia
Imagen
Información
Texto Apartado

Carelia: Internacional con monumento, André Duque, España, 2019, 90’

Gonbidatua: Andrés Duque, zinemagilea.

 

“Nire film berria dokumental bat da, eta aztergai du Finlandia eta Errusiaren arteko mugak zatitutako lurralde bat; zatiketa horrek gehiago dirudi zauri bat muga bat baino. Hasiera batean, antzinako mitologiaren arrastoen eta bertako biztanleen ohitura magiko eta erlijiosoen bila hasi nintzen. Jakin nahi nuen ea horien bidez iraganari dei egin ahal zitzaion, gerrako traumak sendatu edo izua baretu, aldaketa politiko geldiezinek gizarteko ongizatea arriskuan jartzen dutenean. Hala ere, Kareliako biztanleek esan zidaten jada ez zela ezer gelditzen iragan magiko horretaz, eta denbora galdu besterik ez nuela egingo.

Orduan, xamanak ziren arbasoen erritu batzuk gordetzen zituzten familia kristau-ortodoxo bat aurkitu nuen. Iruditu zitzaidan haiek beraiek zirela sendatzeko gaitasuna, sendatze baten metafora, paradisu bihurtutako lurra. Aldi berean, gertakari tamalgarri bat gertatu zen: Yuri Dmitriev historialari eta aktibistari kartzela zigorra jarri zioten. Hogei urte baino gehiago eman ditu 1930. hamarkada bukaeran Sobietar Batasunean gauzatu ziren errepresio politikoko kanpainetan Kareliako lurraldea bete zuten ehunka hobi komunetako batzuk bilatzen.

Bi istorio horiek elkartu nituen, eta horietako bakoitzak biltzen dituen emozioak edo indarrak erlazionatu nituen; hala, uda horretan Karelian erregistratutako sentipenek keinu, irudi edo erregistro bat itzultzen lagundu zidaten, jakinik gertakari historikoen memoria sortzen ari nintzela irudimenaren bitartez. Pankrat’ey familiak, lan honetako protagonistak, Pan Jainkoa deitzen dioten egurrezko enbor bat dauka etxean; nire ustez, hura da lan honen espiritua hobekien definitzen duena: alde batetik, Pan, landa eremuaren eta naturaren gorpuztea; beste alde batetik, izua, hau da, beldurraren kontzientzia”.

Andrés Duque.

Descripción Corta

Dokumental bat da, eta aztergai du Finlandia eta Errusiaren arteko mugak zatitutako lurralde bat; zatiketa horrek gehiago dirudi zauri bat muga bat baino. 

Temática
Tipo de actividad
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2019
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si