Carla Fernández eta Ósca G. Villegasen arteko topaketa da: mugimendua eta soinuaren konposizioa zuzenean. Aurreko topaketak utzitako aztarnatik abiatuta (Bárbara Humana con cola, Madril. 2014), berriz elkartzea proposatu dute, “mugituak izateko” eta gauzen arteko “espazioa mugitzeko”, hau da, guztiarekin konektatzen gaituen eta gu konektatuta gaituen eter edo mintz ikusezin hori mugitzeko. Grabitatearen eta sentsazio fisikoen erantzulea den hori, I. Newtonen hitzetan.
Ehun lotzaile hau, mintz hau, hutsean hedatzen den eta gugan zehar igarotzen den substantzia honi eragingo diogu, ukitu egingo dugu, zabaldu egingo dugu. Eta guztion artean egingo dugu hori; izan ere, behatzen dugunean, gure presentzia, begirada eta bihotzarekin parte hartzen dugu: esperientzia osoa informatu eta aldatuko dugu.
“Gustatzen zait pentsatzea nire gorputzean eragindako mugimendu oro topaketa hau osatzen duten eta topaketara bertaratzen direnen begiradek, soinuek, pentsamenduek eta sentimenduek eragiten dutela. Eta horrela sortzen den hori, gu garen espazio delikatu, porotsu eta xurgatzaile hori, guztiona da”.
Carla Fernández eta Ósca G. Villegasen arteko topaketa da: mugimendua eta soinuaren konposizioa zuzenean.