Proyecto itinerante que pretende reflexionar sobre las posibilidades que ofrecen la autoconstrucción y las tecnologías abiertas, mediante un prototipo de vivienda con dispositivos ciudadanos autoproducidos.
#Caseando egitasmoa VIC (hiritar ekimenen hazitegia) plataformaren proiektua da eta autofabrikazioa eta teknologia irekiak etxerako eskaintzen dituzten aukeren inguruan hausnarketa piztea du helburu. Horretarako etxe baten ideiara hurbiltzen gaitu burdinezko estruktura metaliko baten bidez, non etxerako prototipo ezberdinak ezagutzera ematen dituen eta gure etxeak abiapuntutzat hartuta, hiria eraikitzeko aukera ematen duen.
#Caseando eremu pribatuatik, hau da, etxetik abiatuz, hiria egitea du xede. Eta horretarako etxerako hiritar dispositiboak eraikitzeko programa proposatzen du.
#Caseando mugimenduan dagoen proiektua da ezagutza eta praktikak biltzen dituena. Leku batetik bestera mugitzen da espazioak polinizatzeko eta aktibatzeko idearekin, espazio hauetan autofabrikazioa eman dadin. La Casa Encendidan jaio zan eta Intermediae (Matadero), Etopia (Zaragoza) bezalako espazioetan izan da aldez aurretik eta 2016ko maiatza eta iraila bitarte, Tabakalera Plaza du kokaleku. Aurkezpena, maiatzaren 6an izango da, arratsaldeko 19:00etan.
Tabakalerako Hezkuntza taldearen eta Hirikilabsen eskutik (Tabakalerako kultura digital eta teknologia laborategiak) lan esparru berriak irekiko ditu. Bi lan lerro proposatu dira egonaldi honetarako:
06 Espazioa : Kohazkuntzaren inguruan pentsatzeko espazioa. Ideia modu kolektioban koikasketa praktikak diseinatu eta eraikitzea da beste eragile batzuen txarlak eta esperientzien bitartez aberasten joango den prozesu baten bidez. Etxetik espazio publikora eta espazio publikotik etxera, hazkuntzak leku gehiago hartu behar ditu eta #Caseando prozesu honekin bilatzen denaren metafora bat da.
Etxerako autofabrikazio eta teknologia irekien programa: #Caseandoko hasierako lan lerroaren haritik, gure etxetan aplikatzeko tekonologia irekien eta autofabrikazioaren aukerak ikustea baimenduko duen programa diseinatuko dugu. Adibidez: arduinokin egindako erregadio sistema, 3Dn inprimaturiko txorientzako etxea, kuxin eroalea,…
Tabakalerako Plazan egonda hilabete hauen buruan, #Caseando beste ekimen batzuetarako topagunea ere izango delakoan gaude.