Imagen
Imagen
Descripcion

Caterina Riva (1980, Italia), komisario eta idazlea da. Graduondoko ikasketak egiten zituen bitartean, Londres ekialdeko FormContent proiektuaren sortzaileetako bat izan zen, eta plataforma horretako erakusketa, performance eta argitalpen batzuen komisario ere izan zen (2007-2011). Zeelanda Berriko Aucklandi hiriko Artspace NZ erakundeko komisario eta zuzendari ere izan zen Riva (2011-2014); bertan, diziplina anitzeko programa publiko baten bidez, erakundearen irismena zabaltzea lortu zuen.

Europara itzuli denetik, lan egiteko formatu eta modu berriak bilatzen dabil, orain arte lortutako eskarmentu guztia kontuan hartzeko moduak, alegia.  Erromako Instituto Svizzero di Roman zenbait proiektutan lan egin du (2015) eta RIVIERA proiektua garatu du Milanen; artearen, diseinuaren eta argitalpenaren esparruen arteko askotariko eskaintza daukan liburu denda (2016).

"Les Limbes" izeneko erakusketa da bere proiektu berriena, La Galerie, Centre d’Art Contemporain, Noisy-le-Sec/Parisen ikusgai dagoena. Bertan, beste bost artisten laguntzarekin, erdibideko, marjinetako eta muturreko testuinguruetan dagoen potentziala aztertzen saiatu da.
Eventos participa
Cargo - Nota descriptiva
Komisario eta idazlea
Tipo
Artistas y Creadores