Eskaerak aurkezteko epea 2024ko abuztuaren 5etik irailaren 2ko 12:00ak (eguerdia) arte izango da (UTC+01:00). Deialdiaren ebazpena 2024ko irailaren 9an jakinaraziko da,
eta ebazten denetik 15 eguneko epean, Tabakaleraren webgunean eta sare sozialetan argitaratuko da.
Eskaerak Tabakaleraren webgunearen aurkeztuko dira. Online galdetegia osatu beharko da, eta honako dokumentazio hau erantsi euskaraz eta ingelesez, jarraian zehaztutako
ordena mantenduta:
1. Harremanetarako xehetasunak: izen-abizenak, helbidea, helbide elektronikoa, harremanetarako telefono-zenbakia, jaiotze-data eta Nortasun Agiri Nazionaleko zenbakia.
2. Proiektuaren eta Eskoziako egonaldian garatuko den proiektu-fasearen exekuzioa justifikatzen duten arrazoien azalpena (gutxienez 500 hitz eta gehienez 1.000).
3. Eskuragarri dagoen edozein irudi edo material, proiektua ilustratzen laguntzeko.
4. Gutxienez aurretik egindako 4 lan, bakoitzaren irudiekin.
5. Curriculum vitaea eta biografia labur bat (500 hitz).
Dokumentazioa dokumentu bakarrean eta PDF formatuan aurkeztu beharko da (gehienez 10 MB-ko tamaina eta 10 orrialde), eta euskaraz eta ingelesez idatzi beharko da. Izangaiak ez badu dokumentazio hori edo eskatutako beste dokumentazioren bat aurkezten, batzordeak aurkeztutako proiektua baztertu ahalko du.
Artxiboaren izenak honako formatu hau izan beharko du: izena_abizena_residency_ccahospitalfield; adibidez: miren_etxaniz__residency_ccahospitalfield.