Aurten ere Donostiako Emakumeen etxearekin kolaboratuko dugu emakumezko zine zuzendari bati ziklo bat eskaintzeko. Oraingo honetan, Espainiako lehenengo zinegile feministatzat har genezakeen emakumeari eskaintzeko zortea daukagu gainera: Cecilia Bartolomé (1940). Josefina Molina eta Pilar Mirórekin batera Escuela Oficial de Cine-n ikasi zuen emakumezko gutxienetako bat izan zen. Egin zuen lehenengo laburmetraia, 15 minutuko praktika bat, Carmen de Carabanchel (1965) izan zen eta dagoeneko eztabaida sortu zuen abortoaren ingurukoa baitzen. Baina Margarita y el lobo (1969)-rekin izan zen, Christiane Rocheforten eleberriaren adaptazio libre eta musikala, iskanbila handiago egin zela eta zentsura ofizialak pelikula bahitu zuen. Pelikula suntsitzen saiatu ziren ere baina azkenean ez zuten lortu.
Cecilia Bartolomé, Espainiako lehenengo zinegile feministatzat hartzeaz gain, herrialdeko documental politiko garrantzitsuenetako baten ko-zuzendaria dela ere azpimarratu genezake. 1983. urtean bere anaia José Juan Bartolomérekin batera Después de… pelikula zuzendu zuen. Honek bi zati ditu: primera parte: No se os puede dejar solos eta segunda parte: Atado y bien atado. Cecilia Bartolomé eta bere anaia kalera atera ziren Trantsizioko urte mugituetan zer gertatzen ari zen harrapatzeko. Politikoki oso konplexua zen errealitate hori harrapatzea lortu zuten eta gaur egun Espainiako iragana, oraina eta etorkizuna ulertzeko ezinbesteko dokumentua da.
Zikloa Antzoki Zaharrean eta Tabakalerako zine aretoan gertatuko da.
- Urriaren 16, Astelehena, 19:00 - Antzoki zaharra - Vámonos, Bárbara, Cecilia Bartolomé, Espainia, 1978, 99’
- Urriaren 17, Asteartea, 19:00 - Antzoki zaharra - Después de… primera parte: No se os puede dejar solo, Cecilia Bartolomé y José Juan Bartolomé, Espainia, 1983, 90’
- Urriaren 18, Asteazkena, 19:00 Cecilia Bartoloméren aurkezpenarekin - Tabakalera - Margarita y el lobo, Cecilia Bartolomé, Espainia, 1969, 45’
Donostiako Emakumeen Etxearekin eta Donostia Kulturarekin kolaborazioan antolatutako zikloa.