César Escudero Andaluzen "File_món" Hyperconectads online erakusketa osatzen duen bost piezetako bat da.
"File_món" lanak irudiaren ahalmen mediatikoa nabarmentzen du, ekitaldien gehiegizko betetzea, informazio-iturriaren erreferentzia-galera eta informazioa eskuratzeko zailtasuna. Ikuslearen eta erreferentearen arteko afinitate-falta ere plazaratzen du, baita gertakari eta hondamendiekiko bihozgabetasuna ere. Beren izaeragatik kritika eta so egitearen ekintza zokoratu, eta gure ikusle‑gaitasuna murrizten duten irudiei buruz mintzatzen da.
"File_món" lanak oro har ezkutuan dagoena nola bistaratu daitekeen planteatzen du: nor, nola, noiz, non, zergatik eta zertarako egin ziren irudiok. Irakurketa-ahalegina azpimarratzen du: zer-nolako harremanak ezartzen dituzte erreferentearekiko, zein dira haien aukerak, zer erakusten dute, eta zer gordetzen dute ezkutuan gainazal nabarmen horiek? Harremanen eta asmoen jokoa da, non obraren irakurketa-aukera irekita mantentzen den une oro, interpretazioa interpretearen ekimenaren esku utziz.
Bideoa: Obraren aurkezpena César Escudero Andaluz eta Jaime de los Ríos komisarioarekin (ES)
"File_món" lanak irudiaren ahalmen mediatikoa nabarmentzen du, ekitaldien gehiegizko betetzea, informazio-iturriaren erreferentzia-galera eta informazioa eskuratzeko zailtasuna.