Texto Destacado

El Foco de abril lo dedicaremos al cineasta Charles Burnett.

Multimedia
Imagen
Imagen
Eventos - Agrupaciones Pertenecientes
Visualización Actuales
1 Columna
Pasada?
Si
Descripción Larga

«Uste dut irmoki esan daitekeela Charles Burnett lurralde honek inoiz izan duen zuzendari afroamerikar talentudunen eta garrantzitsuena dela. Baina oso litekeena da inoiz hartaz entzun ez izana…» Jonathan Rosenbaum, estatubatuar zinema kritikaria.

 

Watts zen, eta izaten jarraitzen du, Los Angeleseko auzo gogor horietako bat, zeinean elkarrekin bizi baitira bandak eta gutxiengo etnikoetako komunitateak, poliziarekin oreka hauskor batean. Burnett (Vicksburg, Mississippi, 1944) 1947an iritsi zen Wattsera; beraz, haurtzaroko eta gaztaroko oroipen guztiak auzoari lotuak dira, eta gerora haren filmetarako material bihurtu ziren. Kaliforniako Unibertsitatean, zinema eta etno-komunikazio sailean, Burnett hasi zen bere iruditeriari forma ematen, eta, beste zenbait zuzendarirekin batera, L.A. Rebellion sortu zuen, komunitate txiroenei hitza emateko gune kreatibo eta politikoa bera.

 

 

Burnett zuzendari neorrealistatzat jotzen da: errealitate zuzen eta gordin bat deskribatzen du bere filmetan, baina betiere lirismoa, estetika eta bilaketa humanista bat alboratu gabe. «Errealitatera hurbildu eta ezkutatzen duena erakutsi» ildoko bere metodoaren bidez, Burnett beti izan da zuzendari politiko bat, eta haren filmografiari egingo diogun errepasoan haren pentsamendua eta lan enblematikoenak ezagutzeko parada izango dugu.

 

 

Haren filmetan jarritako fokua eta egilearen bisitaren osagarri izango dira egile afroamerikarrari eskainitako mundu alorreko lehen monografiaren (Charles Burnett, full of anger but without hate) ko-edizioa (Play-Doc Film Dokumentaleko Nazioarteko Zinemaldiarekin batera) eta aurkezpena.

 

 

Charles Burnetten eta argitalpenaren koordinatzaile Victor Pazen presentzia izango dugu.

 

 

Play-Doc Film Dokumentaleko Nazioarteko Zinemaldiarekin elkarlanean.

 

Imagen Listado
Imagen
Año
2016
Tipo Agrupación
Zikloa