Charlotte et Véronique, ou Tous les garçons s'appellent Patrick, Jean-Luc Godard, Frantzia, 1959, 21'
Film labur alai, atsegin eta gozo hau izan zen 1957an godardek 35mm-tan egin zuen lehena. Luxenburgoko lorategietan eta inguruetan errodatu zuen eta bi pisukideren istorioa kontatzen du, Charlotte (Anne Colette) eta Véronique (Nicole Berger). Oharkabean, hitzordua adostu dute biek mutil berarekin, Patrick (Jean-Claude Brialy). Pierre Braunberger-ek ekoitzi zuen eta Godardek zuzendu Eric Rhomerren gidoia oinarritzat hartuta. Godarden marka gisa ezagun bihurtu diren kultur-erreferentzia mordoagatik da azpimarragarria lan hau: Cahiers du cinéma eta Hegel-en Estética argitalpenak, James Dean eta Picassoren kartelak nesken etxean, Arts aldizkariaren alea (eta bertan Truffauten artikulu baten izenburua: “Zinema frantsesa hiltzen ari da gezurrezko kondairen azpian”), Patrickek Charlottekin hizketan egiten duen «Mizoguchi-Kurosawa» aipamen burutsua. Eguneroko bizitzari eginiko erreferentziak ere badira: Véronique Godarden arrebaren izena zen, Collete garai hartan zeukan neska-lagunaren izena zen eta Berger ekoizlearen alaba zen.
Charlotte et son Jules, Jean-Luc Godard, Frantzia, 1960, 13'
Godardek Rue de Rennes kaleko hotelean zeukan gela soilean filmatu zuten lan hau Claude Charbolek emandako materialarekin, Jean Cocteauren Le Bel indifférent (1957) lanari eginiko omenaldi gisa sortu zuten. Antzerki-obra hori Cocteauk Edith Piafentzat sortu zuen gerra-garaian. Ez zen hala izan baina Orphée izan izan zitekeen La Belle et la Bête. Jules (Jean-Paul Bemondo) misogino egozentrikoa da, errieta egiten dio Charlotte-i (Anne Collete) bera galtzeagatik tristurak jotzen duen arte eta berriro ere konkistatzen saiatzen da (berak uste du neska beragatik itzuli dela, baina hortzetako eskuila jasotzeko baino ez da etorri). Jules idazlea da eta zinema mespretxatzen du neska-laguna adina: “Zinea egin nahi baduzu beste hamabi mila gizonekin oheratu beharko duzu. Zer da zinea? Handiuste bat gela batean keinuka. Nobela, pintura, ongi baina ez zinea. Denek esango dizute burua galdu duzula, baina ez diezu jaramon egingo. Emaitza? Paris osoan doan lortu daitekeen neska bakarra zara”. Aintzat hartzeko Julesen esaldi bakarrenetakoa hau da: “Emakume baten aurpegian bere arima ikus daiteke”. Truffaut Les quatre cents coups filman lanean ari zela atxilotu bazute Belmondo zerbitzu militarra egiteko deitu zuten Charlotte et son Jules errodatzen ari zela, Godardek berak lokutatu zituen Belmondoren elkarrizketak. Pierre Braunberger (ondoren Godardek “judu zikina” esan zion) izan zen ekoizlea eta Michel Latouche argazki-zuzendaria. Belmondoren pertsonaiak “Jean” du izena À bout de souffle filman Jean Seberg agertzen den logela-eszenaren entsegua dirudien honetan.
Une histoire d'eau, Jean-Luc Godard eta François Truffaut, 1961, Francia, 18’
Charlotte et Véronique filman lotsagabe jokatu bazuen Godardek Eric Rhomerrek idatzitako gidoiarekin oraingoan jostalari agertzen da François Truffautek filmatu zituen Jean-Claude Brialy eta Caroline Dim (Godarden neska-lagun izandakoa) agertzen diren irudiekin. Pariseko landa-inguruneak uraren azpian utzi zituen euri-jasa erakusten duten irudiak dira. Aurreko lanean bezala Godardek gauzak gertatzen diren istorio laburra sortu zuen. 1958ko film laburraren oinarrizko tramak neska bat eta gizon bat ditu protagonistak, “neska” (Dim) eta “gizona” (Brialy). Gizonak neskari lanera laguntzeko eskaintza egingo dio eta maitemindu egingo dira bidean. Erreferentzia mordoa agertzen dira oraingoan ere: izenburua Anne Desclosen Histoire d'O nobela erotikoaren inguruko hitz-.jokoa da; Aragon, Beaudelaire, Chandler, Franju, Goethe, Poe eta Petrach aipatzen dira. Rhomer ez zegoen pozik Godardek bere gidoiari eginiko aldaketekin baina Truffauti izugarri gustatzen zitzaion Godardek bere materialekin egiten zuena, berak beste gauza batzuk egiteko tartea uzten baitzion, Le quatre cents coups pelikulan. Off-ahotsa Dim eta Godardena da eta gidoi elegante eta ausarta Godardena.
Jean-Luc Godarden hiru film laburren proiekzioa.