Pertenece a Agenda Agrupación
Multimedia
Imagen
Información
Texto Apartado

Chocolat, Claire Denis, Frantzia-Alemania, 1988, 105'

Zerumuga ikus dezakegun baina existitzen ez den lerroa dela azaldu zion aitak France txikiari. “Lerroa ikus dezakezu, baina ez da existitzen” esan zion aitak, Kamerunen 50. hamarkadan ofizial frantsesa zen aitak. France txikia urte batzuk geroago konturatuko da zerua eta lurra bereizten dituen mugaz gain, Afrikan bizi izan zuen haurtzaroa mugaz beteta zegoela. Argi eta garbi ikusten diren mugak dira, nahiz eta existituko ez balira bezala jokatu: kamerundarrak eta frantsesak, beltzak eta zuriak, morroiak eta jabeak, emakumeak eta gizonak, umeak eta helduak. Bere haurtzaroko etxe koloniala ere marraztu gabeko lerroek zatitzen zuten erabat: bere familiak hormek babesturik jaten zuten bitartean, adibidez, Protée, morroia, espazio publikoan, begi-bistan dutxatzen zen. Espazio publikoa eta pribatua. Begiratua dena eta begiratzen duena. Ahula eta boteretsua. Eta hitz horiek guztiak zeharkatzen Claire Denisen zine ikaragarria: muga guztiak keinu txikienarekin suntsituz ikusgai uzten dituena, pertsonaien arteko begiradak, isiltasunak eta desirak. Bizitzaren sekretuz betetako zine hutsa.

Denisek 1988 urtean egin zuen bere lehenengo film luze hau, Chocolat, eta zuzenean bihurtu zen Cannes zinemaldiko sail ofizialeko pelikula. Bere haurtzaroan oinarritutako pelikula honetan lehen aldiz sortu zituen Denisek Tabakaleran ikusi ahal izan dugun atzerabegirakoan behin eta berriro ikusi ditugun irudiak, paisaiak, izerdiak eta azalak.

Chocolat emakume bihurtu den France txikiaren azalarekin bukatuko da: Kamerungo bide batean jaso duen gizonak eskua erakusteko eskatuko dio, bizitzaren lerroak irakurtzeko. France-ren ezkerreko eskuak ordea, ez dauka lerrorik (ez iraganik ez etorkizunik), ezabapenaren marka besterik ez dauka. Inoiz sendatu gabeko zauria. Betirako orbaina.

 
 
Descripción Corta

Claire Denisek bere haurtzaroan oinarritutako pelikula honetan lehen aldiz sortu zituen Denisek Tabakaleran ikusi ahal izan dugun atzerabegirakoan behin eta berriro ikusi ditugun irudiak, paisaiak, izerdiak eta azalak.

Tipo de actividad
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2019
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
Subtitulo
Claire Denisen pelikula bat
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si