Multimedia
Imagen
Información
Texto Apartado

Cinema novo, Eryk Rocha, Brasil, 2016, 92', JBAES, DCP.

"Brasilen filmak egiteko modu berri bat sortu zuen belaunaldiari buruzko film bat da Cinema Novo, 50eko eta 60ko hamarkadetako belaunaldiari buruzkoa. Jarrera berri bat sortu zuten: kalera irteten ziren, brasildarrekin egotera, eta lengoaia modu berriez hornitzen ziren, galdera estetikoak eta kulturalak oinarri berrietan bermatuta egiteko. Zein da Brasilen irudia? Zer filmatu behar da eta nola? Berriz formulatu zituzten galdera horiek, artea eta iraultza uztartu zituen jarrera politiko berri batetik abiatuta. Cinema Novok Brasilerako irudiak sortu zituen, eta Brasiletik mundurakoak".
Eryk Rocha, filmaren zuzendaria.

 

"Komerzializazioari, esplotazioari, pornografiari eta teknikaren tiraniari aurre egiteko prest dagoen zuzendari bat badago, edonon dela ere, hortxe egongo da Cinema Novoaren espiritu bizia. Bere zinema eta lanbidea bere garaiko kausa handien zerbitzura jartzeko prest dagoen zuzendari bat badago, edonon dagoela ere, edozein adin eta prestakuntza duela ere, hortxe egongo da Cinema Novoaren espiritu bizia".
Glauber Rocha, zinema-zuzendaria, Eryk-en aita eta Cinema Novoren sortzaileetako bat. 

 

Kamera bat eskutan eta ideia bat buruan. Horixe zen 50ko eta 60ko hamarkadetako Cinema Novo mugimendu zinematografikoaren leloa; mugimendu horrek behin betiko aldatu zuen zinema brasildarra. Agian baita mundua ere; izan ere, zinema berrian neoerrealismoa eta korronte berriak inolako aurreiritzirik gabe nahasten zituzten zinemako pantailetan ez ezik, herrietan ere iraultza eragiteko.

Iraultza haren seme-alabetako batek sinatutako saiakera dokumental honetan Latinoamerikako kultura- eta politika-arloetako mugimendu garrantzitsuenetako bat arakatzen da. Miaketa horren emaitza zinemagileen belaunaldi baten (Glauber Rocha, Nelson Pereira Dos Santos, Rui Guerra, Carlos Diegues...) erretratua izan da; zinemagile horiek zinema egiteko modu berri bat asmatu zuten, artea, politika, salaketak, egiarekiko konpromisoa eta ausardia estetikoa uztartuta.

Canneseko 2016ko zinema-jaialdian dokumental onenaren L'Oeil d'or saria jaso du.

Descripción Corta

Brasilgo zinemagileen belaunaldi baten erretratua; zinemagile horiek zinema egiteko modu berri bat asmatu zuten, artea, politika, salaketak, egiarekiko konpromisoa eta ausardia estetikoa uztartuta.

Tipo de actividad
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2016
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
Subtitulo
Eryk Rocha zuzendariaren filma
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si