Subtitulo
Zinemagintza askea eta ausarta
Texto Destacado

Tabakalerako zinema‑pantaila Claire Simonen zinemagintza ezagutzeko edo berraurkitzeko tokia bilakatuko da apirila eta ekaina bitartean. Zinemagintza askea eta ausarta. Gogoeta egiteko baliagarria izango zaigu filmografia: inguruan ditugun pertsonei eta munduari buruz, eta batez ere, zinemagintzari berari buruz.

Multimedia
Imagen
Claire Simon
Imagen Preview/Poster
Texto Fecha
API. 7 - EKA. 25
Lugar
Pasada?
Si
Descripción Larga

Lucrecia Martel, Teresa Villaverde, Angela Schanelec, Claire Denis, Kelly Rechardt, Lizzie Borden, Joanna Hogg. Horiek dira Tabakaleran gune bat izan duten zinema zuzendarietako batzuk. Euren lanen bidez zinemaren historia eta hizkuntza zinematografikoa bera ere aldatu duten zinemagileak. Zikloen bitartez euren filmografia osoa ezagutu dugu eta zinemagileak eurak zinema‑aretoan bertan egon zitezen saiatu gara. Apirilean beste izen bat gehituko zaio ibilbide zinematografiko bitxien berrikuspen sakonaren lan horri: Claire Simon.

Erresuma Batuan jaiotako zinemagile frantsesak formatu eta proposamen anitzak egiten dituen zinemagintza askearen alde egiten du. Bere filmografiako ezaugarrietako bat da film bakoitza proiektu bat dela bere baitan, aurrekoarengandik oso desberdina. Etengabeko esperimentazioa egiten du hizkuntza zinematografikoarekin. Izan ere, sailkapenetatik ihes egiten saiatzen da beti. Ez du onartzen "dokumentala" edo "fikzioa" kategorien eta horien antzekoek duten zurruntasuna, berak egiten duena zinema dela aldarrikatzen du.

Egin duen film luzea Vous ne désirez que moi da eta Zinemaldiko azken edizioko sail ofizialean estreinatu zen. Dokumentalaren eta fikzioaren arteko atalasean kokatzen den errotiko forma proposatzen du: Swann Arlaud eta Emmanuell Davos aktoreen arteko solasaldia ikusiko dugu. Yann Andréa (Durasen maitalea) eta Michèle Manceaux kazetariaren arteko elkarrizketa bat antzezten dute, euren jatorrizko soinu‑grabazioak tarteko. Elkarrizketa horretan Andréak Durasekin izan zuen harremanari buruzko kontu intimoak kontatu zituen.

Claire Simon muntaketan hasi zen lanean eta gerora ikusi zuen berak ere grabatzeko aukera izan zezakeela. Récréations (1998) filmak ekarri zion nazioarteko aitortza. Zinemagintzako harribitxi horretan zuzendariak eskolako jolastoki bat arakatzen du eta ikuslea bultzatzen du gizartea antolatzeko moduen inguruko gogoeta egitera. Ikasleen jolas‑orduko jolas eta dinamikak jasotzen ditu kamerak eta hor ageri dira beldurra, poza, jazarpena eta indarkeria.

Aipatzekoa da, halaber, Géographie humaine (2013) eta Gare du nord (2013) lanek osatzen duten diptikoa. Protagonista dira Frantziako tren geltokirik handiena eta harat‑honat dabiltzan pertsonak, bakoitza bere jatorriak eta historiak jantzita. Lan horietan ere, Simonek lanabes zinematografiko anitzak erabiltzen ditu elementu berdinetara hurbiltzeko: lehenengo filmak dokumentalaren antzeko erregistroa hartzen du, baina, bigarrenak, toki bera protagonista izanda eta antzeko asmoa izanik, fikzioa antzeztuko duten aktoreak jartzen ditu eszenatokian. Récréations filmean gertatzen den antzera, gune zehatz bati eta pertsonek gune horrekin eta euren artean ezartzen duten harremanari buruzko gogoeta konplexua lantzen dute film horiek.

Atzera begirakoan hitzari eta gogoetari eskainitako bi une egongo dira. Batetik, maiatzaren 21ean, Katixa Agirre idazleak Mimi (2003) aurkeztuko du. Film honetan tokia Niza da eta pertsona Mimi Chiola. Laguna duen honekin hirian barna pasieran ibiliko da Simon eta oroitzapenen bidez pixkanaka ezagutzen joango gara. Esan daiteke Claire Simonen beste ezaugarrietako bat dela zenbateraino garrantzitsua den begiratzea eta entzutea. Saio honek aukera emango du baita ere, idazlearen eta Simonen zinemagintzaren artean sortzen den harremana ezagutzeko.

Bigarren unea maiatzaren 28a izango da, zinemagilea bera etorriko baita eta Récréations bota ondoren masterclass bat emango du.

Tabakalerako zinema‑pantaila Claire Simonen zinemagintza ezagutzeko edo berraurkitzeko tokia bilakatuko da apirila eta ekaina bitartean. Zinemagintza askea eta ausarta. Gogoeta egiteko baliagarria izango zaigu filmografia: inguruan ditugun pertsonei eta munduari buruz, eta batez ere, zinemagintzari berari buruz.

PROGRAMA:

Apirilak 7, osteguna, 19:00
Vous ne désirez que moi, Claire Simon, Francia, 2021, 95’

 

Apirilak 14, osteguna, 19:00
Le fils de l’épicière, le maire, le village et le monde, Claire Simon, Francia, Bélgica,
2020, 111’


Apirilak 16, larunbata, 17:00 
Premières solitudes, Claire Simon, Francia, 2018, 100’
19:00
Le concours, Claire Simon, Francia, 2016, 121’


Apirilak 21, osteguna, 19:00
Le bois dont les rêves sont faits, Claire Simon, Francia, 2016, 144’


Apirilak 30, larunbata, 17:00
Géographie humaine, Claire Simon, Francia, 2013, 101’
19:00
Gare du nord, Claire Simon, Francia, Canadá, 2013, 119’ 

 

Maiatzak 12, osteguna, 19:00
Les bureaux de dieu, Claire Simon, Francia, Bélgica, 2008, 122’


Maiatzak 19, osteguna, 19:00
Ça brûle, Claire Simon, Francia, Suiza, 2006, 111’


Maiatzak 21, larunbata, 19:00
Aurkezpena: Katixa Agirre
Mimi, Claire Simon, Francia, 2002, 105’


Maiatzak 28, larunbata, 19:00
Masterclass: Claire Simon
Récréations, Claire Simon, Francia, 1993, 54’


Ekainak 2, osteguna, 19:00
800 Km de différence - Romance, Claire Simon, Francia, 2002, 75’

 

Ekainak 9, osteguna, 19:00
Ça, c’est vraiment toi, Claire Simon, Francia, 2000, 122’ 

 

Ekainak 18, larunbata, 19:00
Sinon, oui, Claire Simon, Francia, Canadá, 1997, 115’


Ekainak 16, osteguna, 19:00
Coûte que coûte, Claire Simon, Francia, 1995, 86’

 

Ekainak 23, osteguna, 19:00
Les patients, Claire Simon, Francia, 1989, 75’

Ekainak 25, larunbata, 19:00 
Claire Simon: Carta Blanca
Amsterdam Global Village, Johan van der Keuken, Países Bajos, 1996, 245’

Imagen Listado
Imagen
Claire Simon
Año
2022
Tipo Agrupación
Zikloa
Información Adicional