Imagen
Imagen
Descripcion

Claudia Paredes diseinatzailea, artista bisuala eta ikertzailea da, eta Madrid eta Eindhoven artean ditu bizitza eta lana. 2018 eta 2020 artean, Claudia komisarioa izan zen “Mujer, Objeto” plataforman, emakumeari ikusgarritasun handiagoa emateko diseinu garaikidearen arloan. Bi erakusketa antolatu zituen: “Mujer, Objeto” (2018) eta “Mujer Florero” - DIMAD, Madril (2019). 2020an, Paredesek parte hartu zuen Mayrit Bienal ekitaldian, Liminal Encounters erakusketaren komisario gisa. 2021ean, generoa lantzen hasi zen, transpezie-ikuspegiarekin, honako hauekin: GEO DESIGN-Design Academy Eindhoven, Ocean Uni - TB21 eta Angela Rui. Paredesek pieza bat sortu zuen Manel de Aguas cyborg-artistarekin, AQUARIA erakusketaren barruko ziklo batean, MAAT Lisboan. 2022an, soinu- eta ikusmen-pieza baten komisarioa izen zen Manel de Aguas, Noa Jansma eta Mar Aguiló Dantza Zentro Nazionaleko koreografo eta dantzariarekin, Madrid Design Festival eta La Fabrica ekitaldietan. Formafantasma-k zuzendutako GEO DESIGN programaren barruan, bere ikus-entzunezko lana Milan Film Design Festival jaialdian sartu zuten, 2021ean. Claudia Paredesek ETSA Madrid, Central Saint Martins eta Design Academy Eindhoven ikastetxeetan ikasi zuen. Diseinatzaile gisa, Domaine de Boisbuchet delakoan hasi zen lanean, Vitra campusarekin lotuta, 2015ean. 2012az geroztik, arkitektura bioklimatikoa landu du Marokon, Australian, Frantzian eta Zeelanda Berrian. ¨Neo Coolers¨ graduazio-proiektuarekin amaiera eman zion European Ceramic Workcentre Oisterwijk zentroan egindako lanari, non buztinaren propietate hozgarriak lotzen zituen basamortutako datu-zentroekin. Paredesen lanak ur-eskariarekin eta etengabeko hedapen teknologikoarekin lotutako kontraste geopolitikoak ikertzen ditu.

 

Cargo - Nota descriptiva
Artista eta ikertzailea
Tipo
Artistas y Creadores