Pertenece a Agenda Agrupación
Multimedia
Imagen
Información
Texto Apartado

Les Indes Galantes (Indiar galaiak) Jean Philippe Rameauk 1735ean sortutako opera-ballet bat da. Dantzetako baterako, autoreak Louisianako komunitate indigenen tribu-dantzak izan zituen inspirazio-iturri, hain zuzen ere Metchigaema buruek 1723an Parisen dantzatu zituztenak. Clément Cogitorek balletaren zati txiki bat egokitu du Krump estiloko dantzari talde batekin. Krump dantza 1990eko hamarkadan Los Angeleseko ghetto beltzean sortu zen arte-forma bat da; zehazki, Rodney King-en heriotzaren ondoren sortu zen, hots, matxinadak eta poliziaren errepresioa ekarri zituen gertakariaren ostean. Giro hertsagarri hartan, dantzari gazteak gorputz fisiko, sozial eta politikoaren tentsio bortitzak hezurmamitzen hasi ziren. 1723an Parisen antzeztu zen tribu-dantzak eta laurogeita hamarreko hamarkadako Krump dantzari errebeldeen dantzak Rameauren jatorrizko libretoa birsortzen dute, gazteak sumendi baten oinetan dantzan jarriz.

 

Strasbourgeko Dekorazio Arteen Goi Eskolan eta Le Fresnoy arte garaikideen estudio nazionalean ikasi ondoren, Clément Cogitorek zinemaren eta arte garaikidearen erdibidean dagoen arte-praktika bat garatu zuen. Haren obrek zinema, bideoa, instalazioak eta argazkiak konbinatzen dituzte, pertsonen eta haien irudien arteko elkarbizitza moduei buruzko galderak pizteko.

Kasu gehienetan, errituak, memoria kolektiboa eta sakratua denaren irudikapen dituzte atzean, baita munduen arteko iragazkortasunari buruzko ideia berezi bat ere.

Haren filmak hainbatetan aukeratu dituzte nazioarteko festibaletan parte hartzeko (Cannes, Locarno, Lisboa, Montreal, etab.), eta sari ugari jaso dituzte. Horrez gain, Cotigorek hainbat museotan aurkeztu ditu edo ikusgai jarri ditu bere lanak (Tokyoko Jauregia eta Pariseko Pompidou, Berlineko Haus des Kultur der Welt, Bostoneko Arte Ederren Museoa, New Yorkeko MoMa, etab.).

Descripción Corta

Les Indes Galantes (Indiar galaiak) Jean Philippe Rameauk 1735ean sortutako opera-ballet bat da. Clément Cogitorek balletaren zati txiki bat egokitu du Krump estiloko dantzari talde batekin. Krump dantza 1990eko hamarkadan Los Angeleseko ghetto beltzean sortu zen arte-forma bat da.

Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2018
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si