Collective Harmonies ukimenaren bidez soinu-esperientzia kolektibo bat sortzera bideratuta dago. Teknologia interaktiboa erabiltzen du gizakiaren eta makinaren arteko komunikazio bide gisa, eta esperientziak sortzeko gaitasuna aitortzen dio makinari. Suposizio filosofiko horretatik abiatuz, proiektu honek entitate gizatiar eta ez-gizatiarren arteko harremana zalantzan jartzen du, baita emanaldi parte-hartzaileetan gorputzen eta espazioaren muga ere. Ireki ditzakegu teknologiaren bidez harreman berriak obraren eta ikuslearen artean esperientziari lotutako inguru batean? Non hasten da eta non bukatu gorputza? Imajina ditzakegu jarduera eremu alternatiboak entitate ez-gizatiarrekin harremanak izateko?
Instalazioa eboluzionatzen duten egoera performatiboetan zentratzen da, giza mugimenduaren datuak denbora errealean jasoz, eta gizakien eta makinen arteko harreman sinbiotikoa aztertuz, elkarrizketa konplexu bat sortuz. Azken finean, dimentsio berri baten ikuspegia edo mundua era ezberdin batean birpentsatzeko aukera aurkezten du.