The Color Out of Space, Rosa Barba, Alemania-AEB, 2015, 36', DCP VO Inglesa SE.
Rensselaer Politeknikoko Hirsch Behatokirako (Troy, New York) ekoitzitako proiektua. Alde batetik, eskultura bat dauka, hainbat kristal zeharkatzen dituen bideo proiekzio batekin eta kristalezko zenbait pantailarekin osatua. Bestetik, EMCAC eraikineko fatxadan, Behatokian bertan, egindako bideo proiekzio bat dauka.
Bideoaren izenburua H. P. Lovecraftek 1927an idatzitako zientzia fikziozko lan baten izenburutik dator, eta Hirsch Behatokian hartutako irudiz osatua dago. Soinu banda unibertsoaz eta bere enigmez diharduten zientzialari, artista eta idazleen ahotsak biltzen ditu.
Proiekzioen datak eta ordutegiak:
Ekainak 29: 20:00 ES | 20:45 EU
Ekainak 30: 12:00 ES | 12:45 EU
Uztailak 1: 12:00 ES | 12:45 EU
Sarrera irekia eta doakoa aretoa bete arte.
Rosa Barba artistaren The Color Out of Space filmaren proiekzioa.