Imagen
Imagen
Constanza Piña Pardo (Corazón de robota)
Descripcion

Constanza Piña (Curicó, 1984) Txileko artista bisuala, dantzaria eta ikertzailea, Corazón de Robota izenez ere ezaguna. Hauek dira bere obraren oinarriak: esperimentazio elektronikoa, open hardware teknologiak, DIY filosofia eta praktika sozial teknofeministak. Bere lanaren bidez, zarata ikertzen du fenomeno soinudun, politiko, kultural eta espiritual gisa. Sintetizadore analogikoak, ehunezko antenak eta EMF anplifikadore esperimentalak sortzen ditu.

Ikuspegi sasi-zientifiko batetik abiatuta, Constanzak sorginkeria elektronikoaren kontzeptua garatzen du, eta mundu fisikoa eta askotariko eremu espektraletako energia ukiezinak lotzeko zubi gisa ikusten du elektronika. 2013tik, antzinako sistema informatiko andetarrak ikertzen ari da, eta Khipu // computador prehispánico eletrotextil lana garatu du, zeinak ohorezko aipamena jaso baitzuen Ars Electronica Prix 2020 sarietan. Mexiko Hirian egiten den Cyborgrrrls (cyborgrrrl.net) topaketa teknofeministaren sortzailea da (2017-2021), eta gaur egun DIY elektronikako irakaslea da Non Binary Electronic Berlin izeneko bere proiektuan/eskolan. Erakustaldiak, kontzertuak, workshopak eta mahai‑inguruak egin ditu Latinoamerikan, Europan, Estatu Batuetan, Kanadan eta Asian zehar.

Disciplina
Cargo - Nota descriptiva
Artista bisuala, dantzaria eta ikertzailea
Tipo
Artistas y Creadores