Multimedia
Imagen
Información
Texto Apartado

Correspondencias, Rita Azevedo Gomes, Portugal, 2016, 145', JBAES

Pelikula honetan gure bi pasio elkartzen dira. Alde batetik, korrespondentzia filmikoak: eskutiz eta postalak idatzi irudi eta soinuekin, Tabakalera-aurreko gure etapan programa oso bat eskaini genion gai honi, Sukaldean geundenean. Bestetik, Portugaleko zine garaikidea eta bere figura klabeetako bat: Rita Azevedo Gomes.

Joan den urtean gure Oh Portugal! zikloan programatu genuen bere aurreko pelikula, La venganza de una mujer (2012). Eta orain bere azken lanarekin gatoz, bi idazle portugaldarren arteko korrespondentzian oinarritua, Jorge de Sena erbesteratua eta Sophia de Mello Breyner Andersen idazle handia. Jorge de Senak Portugal utzi behar izan zuen arrazoi politikoengatik eta ez zen inoiz itzuli, lehenengo Brasil eta gero Estatu Batuetan erbesteratuz.

Bere gutun trukea Salazarren garaiko erabateko askatasuneko adibidea da eta literatura eta distantzia geografikoetaz haratago doan adiskidetasun baten sakontasuna azaltzen du. Baina zuzendari portugaldar honen kasuan ezin zuen beste era batean izan, bere zinea hainbat norabidetan ireki eta hedatzen da: kontua ez da bakarrik eskutitz horiek berreskuratzea baizik eta irudi, hitz, musika, argazki, zine familiar, pertsonaia hauen bizitzari buruzko oroimen eta komentarioak, zuzendariaren bizitza eta ikusle gisa bere oroimen eta esperientziak lotzen dituen korrespondentzia eta lotura sutil eta amaigabeak ikustaraztea. Emaitza, historia, politika, iragana eta etorkizuna askatasun osoz eta maisutasun zinematografikoz nahasten dituen pelikula-saiakera da.

Locarnoko Nazioarteko Zinemaldian (Suiza) estreinatua, 2016. 

Descripción Corta

Rita Azevedo Gomes zuzendariaren 'Correspondências' filma Jorge de Sena eta Sophia de Mello Breyner Andresen idazleen arteko eskutitzetan oinarritzen da. Bere gutun trukea Salazarren garaiko erabateko askatasuneko adibidea da eta literatura eta distantzia geografikoetaz haratago doan adiskidetasun baten sakontasuna azaltzen du.

Tipo de actividad
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2017
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
Subtitulo
Rita Azevedo Gomes
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si