Kursaaleko fatxadak Jaime de los Ríosek Medialab Tabakaleraren laborategian sortutako Crimson Waves pieza hartu du. Lan horrek, Kursaal Jauregia inguratzen duten olatuen mugimendua eta kolorea ditu inspirazio-iturri. Pintura algoritmikoa da, eraikinaren arkitekturarekin bat datozen mugimendu eta koloreak geometrikoki eraikitzen dituena. Oraingo honetan, Jaime de los Ríos artistak Moneoren Kursaaleko azal digitalari eragin dio eta, are gehiago, natura eta hiria, olatuak eta erreflexuak bateratu ditu, koreografia hibrido zibernetiko batean biltzeko asmoz.
Medialab Tabakaleren sortutako instalazioak 35 minutuko iraupena du.
Pintura algoritmikoa da, eraikinaren arkitekturarekin bat datozen mugimendu eta koloreak geometrikoki eraikitzen dituena.