Imagen
Imagen
Descripcion

 

Eskola Liburutegien Aholkularitzaren burua da, zerbitzu-eginkizunetan, Galiziako Xuntako Hezkuntza Sailean (2003ko irailean aholkularitza hau sortu zenetik).

Hainbat ikastetxeetako eskola-liburutegiak kudeatzeko eta dinamizatzeko ardura du.

Irakurketa sustatzeko askotariko praktika dauka. 1994az geroztik irakurketa sustatzeko sarearekin eta irakasleak eskola-liburutegien arloan prestatzeko etengabeko lankidetzan aritu da.

Eskola-liburutegien Galiziako sarea berraktibatzeko aholkularitza eta askotariko esku-hartzeak izan ditu, Hezkuntza Kontseilaritzako Eskola Liburutegien Aholkularitzatik.

Galizia osoko irakasleentzako prestakuntza-jarduerak koordinatzaile lanetan aritu da, eskola-liburutegien arloan (topaketak eta jardunaldiak urtero; Kontseilaritzaren "eskola-liburutegiak hobetzeko plana" programan sartutako liburutegietako arduradunen topaketak; irakurketa-kluben urteko jardunaldiak bigarren hezkuntzako ikastetxeetan eta beste batzuk; besteak beste, Iragate Eskola Liburutegien Kongresua, 2011, Galiziako Hezkuntza Kontseilaritzaren eta Hezkuntza Ministerioaren arteko lankidetza) eta Santiagon 2019ko martxoan ospatutako "La biblioteca escolar: cuestiĆ³n de enfoque" teknika jardunaldian.


Eskola Liburutegien Batzorde Teknikoko kidea da, informazio- eta gizarte-esparru berrian liburutegiari buruzko prospektiba aztertzeko talde estrategikoko kidea (Prospectiva Bibliotecas 2020) eta GTALFIN lantaldeko kidea ere, guzti hauek Liburutegien Lankidetzarako Kontseiluaren barruan. "Consello de CooperaciĆ³n Bibliotecaria de Galicia" eta "Consello Asesor do Libro" taldeetako kidea ere bada. Galizian eta Galiziatik kanpo irakasleak prestatzeko gai ezberdinekin harremandutako kongresu, jardunaldi eta jardueretan esku hartzea izan du. Besteak beste; irakurketa-politika publiko, eskola-liburutegiaren eredua irakurketa-, informazio- eta ikaskuntza-baliabideen zentro gisa izatea; eskola-liburutegien sareak sortzea eta garatzea, informazio-alfabetatzea eta irakurketa sustatzeari buruzko gaien ingurukoak.

 
Eventos participa
Tipo
Invitados