Multimedia
Imagen
Información
Texto Apartado

CROSSOVER telesailen kulturari eskainitako jaialdia da, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak sustatu eta Kultur Factory kultur agentziaren laguntzarekin antolatuta. Koldo Mitxelena Kulturunean eta Tabakalerak hartuko dute 2020ko edizioa.

 

Programa - URRIAK 3, LARUNBATA (Tabakalera):

 

12:30 EUSKARAZ ERE BAI  (EU) - Kutxa Kultur Plaza, 4. solairua

Urte batzuetako lozorroaren ondoren, 2020an euskarazko fikzioak inflexio puntu bat bizi izan du, Hondar ahoak, Pikuak, Alardea eta Iheslariak ekoizpenak, besteak beste, martxan jarrita. Crossoverrek hainbat arduradun eta protagonista elkartu ditu euskarazko ikus-entzunezkoen une berriaz hitz egiteko.

Parte-hartzaileak: Angel Aldarondo, Maddi Castro eta Jon Plazaola. Moderatzailea: MaitenaSalinas

 

17:30 ETXETIK ATERA GABE BIDAIATZEKO TELESAILAK (ES) - Z aretoa, 1. solairua

Paula Hergar eta Lorenzo Mejinok, La vuelta al mundo en 80 series lanaren egileak, etxetik irten gabe bidaiatzera animatuko gaituzte. Haien proposamen bereziari esker, 80 herrialde ezagutzeko aukera izango dugu, hobekien islatzen dituen seriearen bidez. Ia iritsi ezin den Ipar Koreatik, Australiako aborigenetara, bost kontinenteak barne hartzeraino. Liburua, telebistako jakinduria osoaren laburpen liluragarri bat da, telesail eta plataforma ezagunenetatik haratago garamatzana.

Parte-hartzaileak: Paula Hergar eta Lorenzo Mejino.

 

19:00 10 URTE GALDUTA: LOST-EN URTEURRENA (ES) - Z aretoa, 1. solairua

Lost-en hamargarren urteurrena dela eta mahai-ingurua. Espazioan eta denboran galdutako uharte tropikal bati buruzko telesaila, non hartz polarrak bizi ziren eta ke beltz bitxia zegoen. Uharte horretan, Oceanic Airlineseko 815 hegazkin mitikoak istripua izan zuen eta bizirik atera ziren bidaiariek misterioz eta gertaera ikaragarriz betetako abentura hasi zuten. Lost telesaila telebistaren eta interneten arteko harremanean mugarri bat izan da, bai kapituluen deskarga masiboagatik, bai foro eta sare sozialetan izan zuen oihartzun handiagatik. Mundu osoko milioika ikusle (eta internauta) erori ziren telesail horren sareetan, erabat liluratuta narratibarekin, pertsonaiekin eta intrigazko tramekin.

Parte-hartzaileak: Alberto Nahum, Alberto Rey eta Marina Such. Moderatzailea: Harri X. Fernández.

 

20:30 TELESAILEN BURUZ BURUKOA: FRIENDS VS. SEX AND THE CITY (ES) - Z aretoa, 1. solairua

Lehia baino gehiago, punta-puntako norgehiagoka bat da; telesailen Urrezko Aroko bi fikzio nagusiei buruz hitz egiten ari baikara (The Sopranos ahaztu gabe). Ia aldi berean eman ziren (biek 2004. urtean amaitu ziren) eta hasieratik fenomeno global bihurtu ziren belaunaldi oso batentzat, pantaila txikiko klasiko izatera iritsi arte. Nahiz eta bi telesail desberdin izan, biak partekatzen dute zerbait, etxe orratzen hiriaz gain: zaleek sutsuki defendatzen dituzte eta borroka horrek oso garbi utziko du. Central Perk-eko taldearen jarraitzaileen eta Carrie Bradshaw eta bere lagunen zaleen artean talka epikoa espero da.

Parte-hartzaileak: Paula Hergar, Alberto Nahum, Alberto Rey eta Marina Such. Modera: Maitena Salinas.

Informazio gehiago

Descripción Corta

CROSSOVER telesailen kulturari eskainitako jaialdia da eta urriaren 1etik 3ra izango da Tabakaleran eta Koldo Mitxelena Kulturunean.

Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Lugar
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Imagen Listado
Imagen
Lugar
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2020
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
Subtitulo
Telesailen kultura
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si