Teknologiak arte mundua irauli du. Gaur egun baliabide digitalak aukera gero eta hobeak eskaintzen dizkigu eta gauza ikusgarriak egiten ari dira.
Lantegi honetan 3D modelatu programa bat erabiliko dugu imajina daitekeen guztiak diseinatzeko. Modu oso praktikoan, pertsonai bat sortzea izango da lantegiaren helburua. Zerotik hasita, sorkuntzaren fase ezberdinak aztertuko ditugu: modelatua, texturak jartzea eta azkenik renderizazioa. Sarean nola zabaldu eta gure proiektuak ezagutzera emateko era egokienak ere ikusiko ditugu.
Edonork hartu dezake parte, ez da aurretiko ezagutzarik behar. Ideiak eta sormena modu berri eta diferentean irudikatzeko nahia dutenentzat zuzenduta dago bereziki, adina eta ibildideak albo batera utzita.
Oharra: ordenagailu eramangarria ekartzea gomendatzen da. Ez izatekotan, idatzi ubik@tabakalera.eu helbidera.
Lantegi honetan 3D modelatu programa bat erabiliko dugu imajina daitekeen guztiak diseinatzeko. Modu oso praktikoan, pertsonai bat sortzea izango da lantegiaren helburua. Zerotik hasita, sorkuntzaren fase ezberdinak aztertuko ditugu: modelazioa, texturak jartzea eta azkenik renderizazioa. Sarean nola zabaldu eta gure proiektuak ezagutzera emateko era egokienak ere ikusiko ditugu.