Cuatreros, Albertina Carri, Argentina, 2016, 83’
Bere aitak, Roberto Carri soziologoak, idatzi zuen lehenengo liburuan oinarrituta Albertina Carrik Isidro Velázquezen, Argentinako azken ganadu lapurraren, aztarnak jarraituko ditu; abelburuak lapurtzeagatik salatua eta poliziak hila 1967an. Emaitza sekulako pelikula da, erabateko eraikuntza zinematografikoa, lauhazka aurrera doana eta historia -Argentinakoa eta berea- lehenengo pertsonan zeharkatzen duena: “Isidro Vázquezen pausoen atzetik noa, Argentinako azken gautxoa; eta galdutako denboraren bilaketa beti denez norabiderik gabekoa, benetan ari al naiz justizia burgesaren iheslari horren pausoen atzetik? Edo nire pausoen, nire ondarearen atzetik nabil? Chacora bidaiatzen dut, Cubara, desagertutako pelikula bat bilatzen dut, oso goiz joan zen zerbait itzuliko didan gorputzen mugimendua bilatzen dut artxibo filmikoetan. Zeren bila nabil? Pelikulen bila nabil, familia baten bila ere bai, bizirik dagoen bat, hilda dagoen bat; iraultza baten bila nabil, beraien gorputzak, nigan utzi zutena. Nire bizitzarekin western bat egiten dut. Ahots baten bila nabil, nirea, justizia burgesa horrek erauzi zituen bizitzen zarata eta haserrean zehar.”
Bere aitak, Roberto Carri soziologoak, idatzi zuen lehenengo liburuan oinarrituta Albertina Carrik Isidro Velázquezen, Argentinako azken ganadu lapurraren, aztarnak jarraituko ditu; abelburuak lapurtzeagatik salatua eta poliziak hila 1967an.