Pasodobleetarako idatzitako zenbait ekintza, gauzen jokabideari behatzeko aukera ematen digutenak. Mugimenduan dauden paisaia txiki-txikiak, zeintzuek ikusleari kontenplazio-egoera bat proposatzen baitiote, hiper-arreta, ikusmina, suspensea eta emozioa jokoan jartzeko.
Unos Pasodobles Cuqui Perezen The Dream Project proiektuaren parte da. Proiektu horretan, elkarrekin aritu dira Theaterfestival SPIELART (Munich), Kaserne (Basel), Buda Kunstencentrum (Kortrijk), Stromereien 2014 (Zurich), Movimiento Sur (Txile), Festival of Regions (Austria) eta Mercat de les Flors (Bartzelona), eta laguntzaile izan dituzte Teatro Pradillo (Madril), CA2M (Madril), UAEMEXen Tlapaneko Kultur Etxea (Mexiko Hiria), Teatro Línea de Sombra (Mexiko Hiria) eta El Graner (Bartzelona).
Pasodobleetarako idatzitako zenbait ekintza, gauzen jokabideari behatzeko aukera ematen digutenak.