Dae gi eui wang (El rey de los cerdos), Yeon Sang-ho, 2011, Hego Korea, 97', JBAES
Genero eta animazio zinemako modako izenetako baten lehenengo luzemetrai sendoa: joan den urtean Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko zinemaren asteak Train to Busan (2016) daradaratsua programatu zuen, zombiek norabide ezezagun batertuntz doan tren bat hartzen duten akzio prodijioa. Beranduago, Tabakaleratik eta Komikilabearekin batera Seoul Station (2016) programatu genuen. Bertan Yeon Sang-ho zuzendariak, irudi animatuari fidel, imajinario zombie-ari buruzko bere ikuspuntu partikularra eskaintzen zuen. Zuzendariarentzako estreinu eta ikusle eta kritikaren gorespenez betetako urte bete pasa eta gero -2016- gazte imajinarioari eskeintzen diogun zikloa aprobetxatu nahi izan dugu bere lehenengo luzemetraia errekuperatzeko, 2012an Canneseko Zuzendarien Hamabostaldian aurkeztua.
El rey de los cerdos-en zuzendariaren estilo marka guztiak daude: sedotasuna, biolentzia eta imajinario bisualak sortzeko narraziorako gaitasun handia. Pelikula protagonisten eskola etapako oroimenetan zentratzen da: Kyung-min negozio gizona eta Jong-suk garai txar bat pasatzen ari den idazlea. Urte guzti horietan erantzuten ausartu ez diren galdera itzuliko die beraien topaketak: Zer gertatu zen benetan bere eskolako lagun Kim Chulekin? Emaitza, bulling-ari buruzko estudioa, eskola-jazarpena eta nerabeen beldurrak zuzendari hau bakarrik eskaintzeko gai den bezela. Kontzesiorik gabe.
Un estudio sobre el bulling, el acoso escolar y los miedos adolescentes como sólo Yeon Sang-ho (Seoul Station, Train to busan) es capaz de ofrecer. Sin concesiones.