Atalak egonaldi koreografikoak egiteko egitasmoa da, Dantzaz Konpainiak eta Donostia Kulturak bultzatuta.
Atalak egonaldi koreografikoen ekimenak aste beteko egonaldi batean Dantzazeko dantzariekin aritzeko Akitania-Euskadi-Nafarroa euroeskualdeko sei sortzaileei aukera ematen die. Beren proiektuek bozgorailu bat izango dute bazkideek osatzen duten hedatze-sareari esker.
Ikerketa eta entsegua dira Atalak plataformaren ezaugarriak. Ekimen horren bidez, Dantzazek sorkuntza koreografikoko mikroprozesuak bideratzen ditu eta hauek, beren aldetik, narratiba artistiko garaikideak ikusleen esku uzten dituzte.
Atalak 2.0 programak sormen koreografikoaren aldeko beste urrats bat ematen du, Nafarroako bazkide batekin. Donostia Kultura, CCN Malandain Ballet Biarritz, Tabakalera, Dantzagunea eta Azkuna Zentroarekin batera arituko da aurten Baluarte Fundazioa.
2018ko otsaila
Iñaki Azpillaga eta Matxalen Bilbao
Egonaldiak:
- Otsailaren 5etik 11ra arte: Iñaki Azpillaga.
- Otsailaren 12tik 16ra arte: Matxalen Bilbao.
Aurkezpenak:
- Otsailaren 19an (astelehena): Dantzagunea
(Errenteria) - Otsailaren 20an (asteartea): Grand Studio -
Gare du Midi (Biarritz) - Otsailaren 22an (osteguna): Sala Club Victoria
Eugenia (Donostia)
2018ko apirila
Edu Muruamendiaraz eta Blanca Arrieta
Egonaldiak:
- Apirilaren 9tik 13ra arte: Edu Muruamendiaraz.
- Apirilaren 16tik 20ra arte: Blanca Arrieta.
Aurkezpenak:
- Apirilaren 23an (astelehena): Dantzagunea
(Errenteria) - Apirilaren 26an (osteguna): Tabakalera
(Donostia)
2018ko azaroa eta abendua
Carmen Larraz eta Thierry Martínez
Egonaldiak:
- Azaroaren 12tik 16ra arte: Carmen Larraz.
- Abenduaren 3tik 7ra arte: Thierry Martínez.
Aurkezpenak:
- Abenduaren 10ean (astelehena): Dantzagunea
(Errenteria) - Abenduaren 11an (asteartea): Grand Studio -
Gare du Midi (Biarritz) - Abenduaren 13an (osteguna): Tabakalera
(Donostia)