Daraya, la bibliothèque sous les bombes, Delphine Minoui & Bruno Joucla, Frantzia, 2018, 64' DCP, JB ARABIC, Azp. ES
Gonbidatuak: Delphine Minoui, pelikularen zuzendaria; Ahmad Muaddamani, liburutegiaren sortzaileetako bat Christine Camdessus, FIPADOC jaialdiaren zuzendari artistikoa eta Luisa Etxenike.
Siriako gerra zibilaren erdian, ekintzaile-talde batek ezkutuko liburutegi bat sortu zuen Damaskoko kanpoalde setiatuan. Hainbat urteko setioaren ondoren, hiria uztera behartu zituzten. Hala ere, bonbapean egindako erresistentzia kulturaleko esperimentu berdingabea erakusten duten bideoak salbatzeko gai izan ziren. Iraganaren eta orainaren artean sortutako film honek hiru lagunen, Shadi, Ahmad eta Jihaden, istorioa azaltzen du. 2011ko iraultzan ezagutu zuten elkar, eta inoiz ez zioten erresistentzia kulturala eta borroka baketsua egiteari utzi. Bonbardaketak etengabeak izan arren, liburuak hondakinetatik salbatu ahal izan zituzten eta ezkutuko liburutegi bat sortu zuten. Berehala bilakatu zen bakerako, askatasunerako eta demokraziarako txoko, eta esperientzia berezi hori zehaztasun handiz filmatu eta dokumentatu zuten. Gerraren eta erbestearen ondorioz banatuta daude, eta berriz elkartzeko saiatzen ari dira. Iraganari keinu eginez, liburutegiaren istorio bikaina azaltzen digute dozenaka ordutako bideo-artxiboetan oinarrituta. Daraya: A library under the bombs itxaropenari eta biziraupenari buruzko istorio bat da.
Siriako gerra zibilaren erdian, ekintzaile-talde batek ezkutuko liburutegi bat sortu zuen Damaskoko kanpoalde setiatuan. Hainbat urteko setioaren ondoren, hiria uztera behartu zituzten.