Das Glück meiner Schwester (My Sister's Good Fortune), Angela Schanelec, Alemania, 1995, 84'
Arratsaldea, parke bateko irteera. Christian Arianeren bila joan da lanera eta autobusaren zain daude. Arianek bere mintegiko lanari buruz hitz egiten du eta bere ahizpa Isabeli buruz. Christian Isabelekin maitemindu da eta Ariane beldur da utziko duela. Christian diru-sartzen erregularrik ez daukan argazkiaria da. Eguerdian bere lagun margolari baten etxean bazkalduko du. Emaztea eta seme bat ditu eta inork zalantzan jartzen ez duen bizitza darama. Christianek Isabeli galdetuko dio ea berarekin bizitzera joan nahi duen eta Ariane berriro ez ikusten saiatuko da. Hirurek uste dute denbora kontua dela dena normaltasunera itzultzea baina inork ez daki nola jokatu denbora horretan.
Das Glück meiner Schwester (My Sister's Good Fortune), Angela Schanelec, Alemania, 1995, 84'