Multimedia
Imagen
Información
Texto Apartado

Dasatskisi / Beginning, Dea Kulumbegashvili, Frantzia, Georgia, 2020, 125’

Dea Kulumbegashvili, Dasatskisi/Beginning (2020) filmagatik Donostiako Zinemaldiko Urrezko maskorra irabazi zuen zinegilea, Donostiara itzuli da Tabakalera - Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroan -  egonaldi artistiko bat egiteko. Georgiako zinema zuzendaria Tabakalerako Artisten Gunean ari da bere hurrengo film luzea prestatzen.

Egonaldia ekainaren 7ra arte luzatuko da, eta herritarrei irekitako jarduera-programa publiko batekin osatuko da:

Maiatzaren 31n, 18:00etan, Dasatskisi/Beginning (2020) proiektatuko da Tabakalerako zinema aretoan, ZINEMALDIA + PLUS fokuaren barruan, Donostiako Zinemaldiak eta zuzendariak berak aurkeztuta.

Eta hurrengo egunean, ekainaren 1ean, asteartean, arratsaldeko 19:00etan, KONTATUTAKO ZINEA emanaldia egingo da Tabakalerako zine-areto nagusian eta zuzendariak pelikula honen eta bere hurrengo proiektuaren sortze prozesua azalduko ditu bertan.

Sinopsia

Probintziako herri lasai batean, talde estremista batek eraso egin dio Jehovaren lekukoen komunitate bati. Gatazka betean, Yanaren mundua (komunitate-buruaren emaztea) gainbehera etorriko da poliki-poliki. Yanaren barne-atsekabea handitu egingo da bere nahien zentzua topatzeko borrokatu ahala.

 

 

 
 
 
 
 

 

Descripción Corta

2020ko urrezko maskorraren irabazlea. Pelikulak zuzendari onenaren, emakumezko aktore onenaren eta gidoi onenaren sariak ere irabazi zituen.


 
Tipo de actividad
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2021
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
Subtitulo
Dea Kulumbegashviliren presentziarekin
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si