Zer gertatzen da aldez aurretik daturik ez zuenari datuetarako sarbidea ematen zaionean? Nola aldatzen da herritarren edo erakundeen ekimen bat behar dituen datuetarako sarbidea bermatzen denean? Nolakoa da datuak aztertzeko eta interpretatzeko ahalmena? Herritarrek eskura al dituzte behar duten informazioa eta datuak?
"Datu irekiak eta hiritartasuna" jardunaldiak Irekia/Eusko Jaurlaritzaren, Deustuko Unibertsitatearen eta CICC Tabakaleraren artean Hirikilabs kultura digital eta teknologiako laborategiaren bidez antolatutako topagune eta lan-gune bat dira, datu irekien inguruan lan egiten duten erakundeen eta proiektuen arteko esperientziak eta lankidetza-moduak ezagutzeko. Era berean, gune praktiko bat da, hainbat erakundek datu irekien bidez eskaintzen duten informazioa beste maila batean erabiltzen duten herritarren proiektuen inguruan lan egiteko. Gainera, jardunaldiek gobernu irekiari lotutako nazioarteko ekimenetan azken hilabeteetan egindako aurrerapenak eta informazio irekiera aurkeztuko dituzte.
Topaketa hau Irekia-Eusko Jaurlaritzak, Deustuko Unibertsitateak eta Tabakalera - Hirikilabsek, Montera34rekin batera koordinaturiko Data Commons Lab lantaldearen bidez, hurrenez hurren, parte-hartzearen, gobernu irekiaren eta open dataren inguruan, hainbat maila eta testuingurutan, erakunde, profesional eta herritarrekin egindako lanaren jarraipena da.
EGITARAUA (behin-behinekoa)
Azaroak 13 (asteazkena): Z ARETOA
09:30 - Jardunaldiaren aurkezpena
10: 00 - Hitzaldia - Raul Oliván: "Agitar antes de usar".
Datuen aroan gobernuak barrutik irekitzeko, berrikuntza publikoa sustatzeko eta erakunde-kultura aldatzeko taktika troiarrak.
11:15 - Kafea
11:45 - Solasaldia ¿Nola irekitzen dira datuak? Partaideak:
-
Ana Freire (PhD Computer Science - UPFBarcelona - Ada Byron Junior Award '19)
-
Juanlu Sanchez (Eldiario.es zuzendari ordea)
-
Juan Carlos Alonso (Datu Analista)
-
Adolfo Anton ( MediaLab-Prado DataLab-aren zuzendari ohia)
-
Diego Álvarez (UPV Valencia MediaData, Open Manifiesto Project)
-
Miren Gutiérrez (Ikerlaria, “Datuen analisi, ikerketa eta komunikazioa” prgramaren zuzendaria eta Deustuko Unibertsitateko komunikazio irakaslea)
13:30 - Bazkaria
15:00 - Aurkezpena: Open data Euskadi eta linked open data (Open Government Partnership-ean 2. konpromezuaren aurkezpena) - Imanol Argüeso Epelde (Irekia)
16:00 - Proiektu hiritarrak. Aurkezpenak:
-
Solasgune (eskolara lagunekaz): Eskoletara oinez doazen haurren bideak mapeatzeko eta laguntzeko proiektua. Proiektua/sarea
-
CosificaBOT: Kosifikazio-patroiak hautemateko bot ikus-entzunezkoan. Diego Alvarez, Politécnica de Valencia + Cristina Ubani:
-
Euskadiko kulturaren mapeatua: inbertsioak eta kultura-azpiegitura publiko eta pribatuak aztertu eta argitaratutako aurrekontuetan oinarritutako analisi ariketa.
Azaroak 14 (osteguna): Pasarela HIRIKILABS INSCRÍBETE
10: 00 - Herritarren proiektuak datu irekiekin garatzeko tailerra eta metodologiaren aurkezpena: Montera34 - Pablo Rey eta Alfonso Sánchez Uzábal
13:30 - Bazkarirako etenaldia
15:00 - Herritarren proiektuak datu irekiekin garatzeko tailerra
Azaroak 15 (ostirala): Pasarela HIRIKILABS + SALA K
10: 00 - Herritarren proiektuak datu irekiekin garatzeko tailerra
13:00 - Workshop: Visualizar datos abiertos. Mikel Madina (Deusto) eta Imanol Argüeso Epelde (Irekia)
13:30 - Bazkarirako etenaldia
15:00 - Herritarren proiektuak datu irekiekin garatzeko tailerra: emaitza aurkezpena
Zer gertatzen da aldez aurretik daturik ez zuenari datuetarako sarbidea ematen zaionean? Herritarrek eskura al dituzte behar duten informazioa eta datuak?