Justgrimes. CC by-sa 2.0
Datuak irisgarriak egitea garrantzitsua den arren, askotan ez da nahikoa. Ideia honen inguruan eta lantalde bat elkartzeko asmoarekin, datu irekien eta hauek irisgarriak egiteko moduen inguruan lan egin nahi da, hiritarrei informazioa era zuzen, onbetktibo eta ulergarrian luzatzeko aktibitate ezberdinak eginez.
Lehen topaketa honetan #Datuakpikatu moduko topaketa bat egin nahi da, hau da, ulergarriak edo informatizatuak ez diren datuak tratatuak izan daitezken formatuetara konbertitu nahi dira. Datu irekien inguruko lantalde irekian parte hartu nahi duen edonori zuzenduriko lehen ebentu edo topaketa bat da, ¿Dónde van mis impuestos?, ¿Quién manda? edo Civio moduko ekimenen antzera. Lantaldearen lehen topaketarako aurrekontu publikoen inguruan lan egitea proposatu da, datuekin bisualizazioak ere egiteko asmoz.
Gaur egun udal aurrekontuak publikoak dira kasu askotan, baina ez da erraza izaten ordea informazio hori kontsultatzea edo tratatzea. Taldearen helburua datu hauek formatu argi batera bihurtzea izango da, grafikoekin, bilaketa sistemak, etab. landuz. Horretarako estatuko zenbait udaletxetan erabiltzen den Civio-ren plataforma erabiliko da.
Pertsona bakar batenzat lan izugarria izango litzateke informazio guzti hori lantzea, horregatik lantaldearen helburua ahalik eta kide gehien elkartzea izango da, denon artean informazio guztia denbora gutxiagoan landu eta kopiatzeko.
Pikadatu lehen topaketa honetan ulergarriak edo informatizatuak ez diren datuak tratatuak izan daitezken formatuetara konbertitu nahi dira. Datu irekien inguruko lantalde irekian parte hartu nahi duen edonori zuzenduriko lehen ebentu edo topaketa bat da.