Imagen
Imagen
Descripcion
David Martínez Suárez (La Hueria, Asturias, 1984) Arte Ederretan lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatearen eskutik, eta Ikerketa eta Sormena Artean masterra ere egin du han.
Zenbait beka eta sari irabazi ditu: besteak beste, Eusko Jaurlaritzaren Eremuak programa (2015) eta Gijoneko Laboral Centro de Arte y Creación Industrial zentroaren LabJoven Experimenta beka (2012). Lorea Alfaro, Manu Uranga eta Jon Otamendi artistekin batera, Eusko Jaurlaritzaren Zabalkunde Beka lortu zuen MLDJ izeneko proiekturako (2010-2011). Gainera, egonaldiak egin ditu hainbat institututan, hala nola Sabadelleko l’Estruch-en (2017), Bilboarte fundazioan eta Austriako Kunsthaus Bregenz-en (2008).
Honako hauek nabarmendu daitezke haren erakusketen artean: Fondo animal, Galeria Moises Perez de Albeniz, Madril; Tiempo de progreso, Museo Barjola, Gijon; Hiperobjetos, COAM, Madril; No better, no worse, no change, no pain. Galería Gema Llamazares, Gijon; Si la montaña no va, Think espazioa, Asturias; Diagonal, Torre de Ariz, Basauri, (2014); Inercia, Laboral Centro de Arte, Gion; Izena Gero, Guggenheim museoa, Bilbo (2013); Defensa, Valey Centro Cultural, Asturias (2012); Respira hondo, María Forcada Fundazioa, Nafarroa (2011); The back room, Galería Pilar Parra & Romero, Madril (2009); Zwei Monate in Einem. c.art Prantl & Boch Galerie, Bregenz, Austria; Entornos Próximos, Artium museoa, Gasteiz (2008).
Haren bideoek ikus-entzunezko zenbait lanetan parte hartu dute; besteak beste, Nalón dokumentalaren proiekzioan, “Day of Architecture” ekitaldian (Flemish Architecture Institute VAi) Genk-eko FLACCren bidez, Belgikan, 2007an.
Proyectos participa
Cargo - Nota descriptiva
Artista egoiliarra
Tipo
Artistas y Creadores