Imagen
Imagen
Descripcion

DAVID PÉREZ SAÑUDO (Bilbo, 1987)

2020an, Ane bere opera prima idatzi eta zuzendu zuen, Donostia Zinemaldian estreinatua. Bertan, Euskal Film Luze Onenaren Irizar Saria eta Euskal Gidoi Onenaren Saria eskuratu zituen. Filma urte hartako Espainiako zinema independentearen errebelazio handienetako bat izan zen, eta Goya sarietarako bost izendapen lortu zituen, Film Onena, Zuzendaritza Berri Onena eta Gidoi Moldatu Onena barne. Azkenik, hiru Goya sari eskuratu ditu: Gidoi Moldatu Onena (Marina Parés eta David Pérez Sañudo), Emakume Aktore Protagonista Onena (Patricia López Arnaiz) eta Emakume Aktore Berri Onena (Jone Laspiur). Los últimos románticos (2024) filmaren ondoren, bere hurrengo proiektua Sacamantecas (Amania Films eta La Claqueta, ETB, RTVE, Amazon eta Latido Filmsen parte-hartzearekin) izango da, 2024 eta 2025 bitartean filmatuko dena.

Bere film laburrekin 200 sari baino gehiago lortu ditu eta hainbat zinemalditan hautatua izan da, besteak beste Málaga (zuzendari onenaren saria), Clermont-Ferrand, Gijón, Seminci, ZINEBI, Manchester, Sitges edo Bresten.

Ikus-entzunezko Komunikazioan doktorea da eta irakasle izan da Madrilgo Complutense Unibertsitatean, Carlos III Unibertsitatean, ESCACen, baita Salamancako Unibertsitate Pontifikaleko gidoi masterrean ere.

Disciplina
Proyectos participa
Cargo - Nota descriptiva
Zinegilea
Tipo
Artistas y Creadores