Deborah Stratman (Chicago, 1967) gaur egungo panorama zinematografikoko artista ospetsuenetakoa da
Deborah Stratman (Chicago, 1967) gaur egungo panorama zinematografikoko artista ospetsuenetakoa da. Bere obra dokumentala, zinema-saiakera, esperimentaltasuna eta materialen berrikustea eta artxibo historikoaren artean kokatzen da. Bere lana MoMA, Centre Pompidou edo the Whitney Biennial zentroetan erakutsi da eta Rotterdam, Berlinale, Sundance edo Zinemaldia jaialdietan izan da ikusgai. Joan zen urtean Zabaltegi Tabakalera sailean bere azken filma, The Illinois Parables, estreinatu genuen.
Gaur egun Illinoiseko Unibertsitateko arte eskolan irakasle elkartua da. Eta esan genezake artista zinematografiko totala dela zuzendu, filmatu, editatu eta bere pelikuletako musika batzuk egiten baititu. Beragan eragina izan duten pertsonen artean beti aipatzen ditu Jean Rouch, Straub-Huillet, Agnès Varda edo Robert Nelson, besteak beste.
Bere obrari eskaintzen diogun foku hau Filmadrid jaialdiarekin kolaborazio/gutun zuria da. Zuzendaria izango dugu gurekin bere obra sakontasunez ezagutu ahal izateko.