Multimedia
Imagen
Información
Texto Apartado

 

*OHARRA: Deialdian izena emateko epea, eta ondorengo fase guztien epeak egokitu egingo dira agintariek ezarritako alarma-egoeraren ondorioz eta indarrean jarritako araudiarekin bat eginaz. 

 

Proposamenak bidaltzeko epea ekainaren 8ra arte egongo da zabalik, eta ekainaren 26tik aurrera jarriko gara hautatuekin harremanetan.

 

Deialdi honen helburu nagusia da ikus-entzunezko edukietan oinarritutako proiektuen garapena eta prototipoak sustatzea. Horiek ikus-entzunezko sektorera bideratuta egon daitezke edo ez. Horretarako, laborategiak laguntza ekonomikoa eman eta jarraipena egingo die deialdi honen bi ataletan hautatutako proiektuei.

Salbuespen izango dira filmak eta dokumentalak egitera bideratutako proiektuak. 

 

DEIALDIAREN ATALAK:

1. atala: (2020ko uztailetik urriaren 31ra)

  • 2020ko ekainean proiektuak hautatuko dira, gehienez ere 8, eta dagokion ebazpenaren bidez jakinaraziko zaie erabakia interesdunei.

  • Deialdiaren lehen atalean hautatutako proiektuek aurreprodukzioko txosten bat egingo dute. Atal hauek izango ditu, gutxienez: proiektuaren deskribapen xehatua, lanaren kronograma, aurrekontua, ekipo tekniko-artistikoa eta 2deok deialdiaren 1. atalean jaso nahi duen bestelako edozein alderdi.

  • 2020ko uztailean, laborategiak hainbat prestakuntza-saio antolatuko ditu ikus-entzunezko proiektuaren aurreprodukzioa gauzatzeko. Proiektu hori talde baten izenean aurkeztu bada, gutxienez proiektuaren ordezkaria joan beharko da saio horietara. Prestakuntza-saio horietan ikus-entzunezko produkzioari buruzko hiru alderdi jorratuko dira: edukiaren kontakizuna, lan-prozesuak eta proiektuak eta jabetza intelektuala.

  • 2020ko uztaila eta urria bitartean, proiektuek aholkularitza profesionala jasoko dute hiru arlo horietan. Proiektua talde baten izenean aurkeztu bada, gutxienez taldeko ordezkariak eta gehienez ere 5 kidek hartuko dute parte.

  • Deialdiaren 2. atalera aurkeztu ahal izateko, ezinbestekoa izango da prestakuntza-saioen eta aholkularitza-hitzorduen % 85era bertaratzea.

  • 2020ko azaroaren 1ean, aurreprodukzioko txostena aurkeztu beharko dute 1. atalean hautatuak izan diren parte-hartzaileek.

  • Hautatutako proiektu bakoitzak 4.000 € jasoko ditu.

 

2. atala: (2021eko urtarriletik apirilera)

 

  • 1. atala gainditu duten proiektuetatik 3 hautatuko dira, gehienez ere.
  • 2020ko abenduan hautatuko dira proiektuok, eta dagokion ebazpenaren bidez jakinaraziko zaie erabakia interesdunei.
  • 2. atal honetan, hautatutako proposamenek 5. oinarrian xedatutakoaren arabera dagokien dirulaguntza jasoko dute. Laguntza hori proiektuaren prototipoa garatzeko erabiliko dute, 2021eko urtarrila eta apirila artean.
  • Hautatutako proiektu guztien artean bana daitekeen gehieneko zenbatekoa 50.000 € da.
  • Prototipoa ekitaldi publikoan aurkeztuko da. 2021eko maiatzean izango da, 2deo ikus-entzunezkoen laborategian.

     

Eskaerak aurkezteko epea 2020ko martxoaren 16tik ekainaren 8ko 23:59ak arte [UTC+2] egongo da zabalik. 1. atalean hautatutako proiektuen zerrenda 2020ko ekainaren 26an argitaratuko da.

 

 
Descripción Corta

Tabakalerak, sorkuntza-zentroa den heinean, ikus-entzunezkoen sektorera bideratutako laguntza-deialdi bat egingo du 2DEOren bitartez.

Temática
Tipo de actividad
Pasado
Si
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Convocatoria
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
1970
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
Subtitulo
Ikusentzunezko Proiektua Garatzeko Egonaldia
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si
Titular Invitados
Egoiliarra/k