Jardun Artistikoentzako Institutua (JAI) Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoa, Artium Museoak eta Tabakalerak sustatutako ikasketa programa da. Praktika artistikoa da programaren muina, eta ikerketa, ekoizpena, pertzepzioa eta lan kritikoa sustatzen ditu.
JAI. Jardun Artistikoentzako Institutua 2025. edizioa uztailaren 2tik abuztuaren 22ra bitartean egingo da, proiektua sustatzen duten erakundeen egoitzetan. Uztailaren 2tik 18ra Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoan, Artium Museoa Vitoria-Gasteizen. Uztailaren 28tik abuztuaren 22ra, Donostiako Tabakalerako Artisten Espazioko Tailerrean, nagusiki, eta uztailaren 21etik 25era, parte-hartzaileak Altzuzara joango dira egonaldi labur bat egitera, Jorge Oteiza Museoaren Fundazioarekin lankidetzan.
JAIren 2025. edizioa uztailaren 2tik abuztuaren 22ra bitartean egingo da, proiektua sustatzen duten erakundeen egoitzetan.