Multimedia
Imagen
Imagen
Información
Texto Apartado

 

Kultura Eskola

Artea eta kultura-ondarea ezagutzeko nerabeei zuzendutako ekimenak jasotzeko eta zabaltzeko esparrua da Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Sailak sustatutako Kultura Eskola programa. Programaren helburu nagusia da kultura eta arte jarduera 12 eta 16 urte bitarteko gazteek garatzen dituzten zaletasunen eta interesen parte izatea, sentsibilitatea eta irizpide artistikoa sortzea eta begirada kritikoa garatzen laguntzea; helburu hori kultur eragileen, hezkuntza munduaren eta erakundeen arteko lankidetzari esker lortu ahal izango da.

Bide batez, enplegu aukerak sortzen lagundu nahi da oso prekarizatuta dagoen eta orain, inoiz baino gehiago, egoera ekonomiko bereziki zaila bizi duen sektore sortzaile eta kultural batean. Baita irakurketa aretoak, erakusketa aretoak, zinema eta antzerki aretoak hartuko dituzten publiko berriak eta ondare historiko-artistikoaren gaineko ardura izango duten herritarrak sortzea ere, bokazio berriak piztea baztertu gabe.

Kultura Eskola 2020 Deialdia

2deo laborategiak ikus-entzunezko proposamenen katalogo bat sortzea aurreikusten du, Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako Kultura Eskola programarako. Onartutako jarduerak Kultura Eskolaren katalogoan sartuko dira, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren esku jarriko dira. Foru Aldundiak, artearen eta kulturaren beste arlo batzuetako proposamenekin batera, Gipuzkoako Bigarren Hezkuntzako eta Oinarrizko Lanbide Heziketako ikastetxeei eta interesa duten beste erakunde batzuei eskainiko dizkie. Ikastetxeek egokienak iruditzen zaizkien jarduerak aukeratu eta eskatu ahal izango dituzte, Gipuzkoako Foru Aldundiak ezartzen duen eta katalogoarekin batera ezagutaraziko den erregelamenduaren baldintzapean.

 

Eskaerak aurkezteko modua, lekua eta epea:

Proposamenak, pertsona edo erakunde interesdunei emango zaien eskabide-ereduaren arabera, 2020ko irailaren 15a arte bidali ahal izango dira helbide elektroniko honetara:

2deo@tabakalera.eu

Interesatuek, edozein argibide behar izanez gero, helbide honetara jo dezakete: 2deoko e-mailera eta 943 011 311 telefonoan, edo Gipuzkoako Foru Aldundiaren K-Bulegora: 943 113343 telefonoa, kbulegoa@gipuzkoa.eus

 

Nori eskainiak:

  • Proposamenak pedagogikoki Bigarren hezkuntzako eta Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasleentzako egokiak izango dira, hau da, 12-16 urte bitarteko gazteentzat, eta eskolan landu ahal izateko prestatuak izango dira eta ikasleen partaidetza aktiboa bultzatuko dute.
  • Genero-berdintasuna bermatuko dute, bai edukietan, bai helburu dituzten ikasleengan.
  • Inklusiboak izango dira; horretarako, adimen eta gaitasun mota guztiak hartuko dituzte kontuan (adimen motora, musikala, bisuala, logikoa…).
  • Jardueraren hizkuntza nagusia euskara izango da, baina positiboki baloratuko da beste hizkuntza batzuk erabiltzea.

DEIALDIAREN OINARRIAK

 
 
 
Descripción Corta

2deo laborategiak ikus-entzunezko proposamenen katalogo bat sortzea aurreikusten du, Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako Kultura Eskola programarako. 

Temática
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2020
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Activado
Subtitulo
Kultura Eskola katalogorako ikus-entzunezko proposamenak
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si