Egungo Europan berriz hasi dira demokraziaren “balioak” defendatzen, haren etsaien aurka, eta, bitartean, gerrak jartzen dira abian estatuaren forma sendotzeko. Hustutako demokrazia liberala bere burua berriz legitimatzen saiatzen ari da. Hala ere, ustez hautabiderik ez duen hustutako demokrazia horrek zera baizik ez du agerian jartzen, salbuespen-estatua normalizatuz: gobernu-molde autoritario bat, gizarteko segurtasunik ezaren bidez diharduena.
Dena dela, gorrotoaren eta segurtasunaren diskurtsoetara jotzeko itzulera horren aurrean, Europan gero eta fidelago eutsi nahi zaio demokraziaren izen zaharrari, eta, aldi berean, haren historiatik ere erreskatatu nahi da. Mugimendu demokratiko berriak sortu dira, bestelako berpizte demokratiko baten aldekoak; demokrazia presentistaren praktikan gaurkotutako orainaldi luzatu baten aldekoak: homogeneizatutako kalkulabilitaterik gabe, kalkulaezin eta heterogeneo ugariak modu erradikalean sartuta –gero eta mugagabeagoa den demokrazia.
Alabaina, bidean al dago, Jacques Derridak proposatu zuen moduan? Edo etorkizunaren nozio oro ahaztu behar al dugu, demokraziaren alderdi presentistaz gogoeta egiteko?
PROGRAMA
Azaroak 28
19:00 Aurkezpena: Isabel Lorey - Z Aretoa (Tabakalera)
20:00 Proiekzioa: Heremakono - Z Aretoa (Tabakalera)
Azaroak 29
10:00-13:00 Isabell Lorey-rekin topaketa - Kaxilda (Izen ematea: cristinaenea@donostia.org)
Arkitektura, Film Mintzairak programaren laugarren eta azken hitzorduan Isabell Lorey irakaslearekin topaketan parte hartu eta Abderrahmane Sissako-ren 'Heremakono' filma ikusteko aukera izango dugu.